Blogeko sarrera honetan robotika eta programazioa ezagutzeko interesa duten etxeko txikienentzat interesgarriak izan daitezkeen aplikazioei buruz hitz egingo dugu. Oso aberasgarria da haurrengan kuriositatea bultzatzea eta programazioa eta robotika modu dibertigarrian ikastea. Ikerketa askok erakusten dute oso emaitza onak eragiten dituztela haurraren garapen pertsonalean eta heziketan.
Horri buruz hitz egingo dugu blog honetan, neska-mutilek robotika eta programazioa ezagutzeko erabil ditzaketen aplikazio dibertigarri ezberdinei buruz. Orain arte programazioa eta robotikari buruz aurkitu diren aplikazio interesgarrienak, kualifikatuenak eta egituratuenak honako hauek dira:
Bit by bit
Oso mekanika sinplea du, oraindik ondo irakurtzen edo idazten ez dakiten haurrak erabiltzeko. Haur, aita, ama eta hezitzaileen laguntzarekin garatu zen. Aplikazio honetan puzzleak konpondu behar dituzu aurrera egiteko, eta horrela koloretako zatiak helmugara eraman ahal izango dituzu. Aplikazio honekin, programazio eta teknologiako terminoak ikasiko dituzu, pentsamendu abstraktua eta logikoa hobetuko duzu eta arazoak konpontzeko trebetasun handiak garatuko dituzu zenbatzen ikasi aurretik. Doako aplikazioa da, baina jokoan aurrera egin nahi baduzu, ordaintzeko aukerak daude.
Smartick
APP honek hainbat “udako pakete” ditu. Txikienei irakurketa, matematika, logika eta programazioan ikaskuntza indartzeko aukera ematen zaie. 4 eta 14 urte bitarteko haurrentzako aplikazio bat da. Egunean 15 minutuko saioak egiten dira oinarrizko eta DBHko irakasgaiak indartzeko eta aurreratzeko: irakurketa eta matematika, logika eta programazioa. Inteligentzia artifialaren laguntzaz, edukia denbora errealean egokitzen da mutil edo neska bakoitzari, progresiboki aurrera eginez bere erritmoaren arabera.
LEGO Mindstorms Fix the factory
Aplikazio honekin, neska-mutilek robot batek helburu guztiak betetzeko emango dituen urratsak programatu beharko dituzte. Bidean, ustekabeko oztopoak agertuko dira. Neska-mutilek euren pentsamendu logikoa eta adimen espaziala proban jarri beharko dute. Kontrolak ikasteko oso errazak dira eta maila bakoitzarekin zailtasuna areagotzen da. Aplikazio honek soinu-efektu dibertigarriak eta soinu-banda oso arrakastatsuak ditu. 8 urtetik gorakoentzat adierazitako APP bat da eta doakoa da.
Scratch Jr
Oraindik ondo zenbatzen, irakurtzen edo idazten ez dakiten haurrentzat pentsatuta dago. Teknologiaren munduan lehen urratsak emateko aukera ematen die koloretako blokeak arrastatzeko joko errazen bitartez. APP-ak istorioak sortzeko aukera ematen du. Are gehiago, jokoaren protagonista bihur daitezke euren ahotsa eta argazkiak gehituz.
The Foos
Foosvillen bizi diren animaliek laguntza behar dute, eta joko honen bidez zure semeak edo alabak animali horiek lagundu behar ditu: erronkak ebaztuz, puzzleak osatuz eta mailak aurreratuz. Oso aplikazio sinplea eta oinarrizkoa da, baina konplikatu egiten da.
Lightbot
APP honetan, txikienek euren robotarekin (Boybot edo Girlbot) lurrean dauden fitxa guztiak argiztatzea lortu beharko dute programazioko agindu espezifikoak erabiliz. Neskek eta mutilek estrategiak sortu, jarraibideen sekuentziak jarraitu eta proba-errore metodoarekin arrakasta lortu beharko dute. Jokoak ez dizu esango non egin duzun gaizki, zure pentsamendua erabiliz asmatu beharko duzu.
Kodable
Fuzzes komunitateak laguntza behar du planetan bidaiatzen jarraitzeko. Neska-mutilek lagun diezaiekete kontzentrazioa eta programazioa menperatzea eskatuko duten erronka dibertigarriei aurre eginez. Horrela, informatikako kontzeptu garrantzitsuak ikasi ahal izango dituzte, asteroide-eremuak, lautadak eta beste eszenatoki galaktiko batzuk. Aplikazio hau doakoa da.
Mimo
Aplikazio hau zazpi urtetik beherako haurrentzat da. Zientzia eta kodeak modu erraz eta dibertigarri batean ikasten dituzte. Aplikazioak eta webguneak sortu eta garatu ahal izango dituzte. Jolas moduko ikaskuntza esperientzia bat biziko dute, zientziaren laguntzarekin.
Sar ezazu zure iruzkina