Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur, ostirala, auzoan paseatzen ari nintzela, Iñakirekin topo egin dut, KZguneko ikastaroetako ikaskidearekin, eta nire auto berria erakutsi ahal izan diot. Baina ia-ia bakarrik pizten dakidala azaldu diot, eskaintzen dituen funtzionaltasun guztiak jakiteko bezala!

Iñakik, beti bezain atsegin, telefonoa Bluetoothera konektatzen lagundu dit. Bluetooth teknologia, bi gailu kablerik gabe lotzeko modu bat da. Teknologia horri esker, bi gailuren artean informazioa trukatzeaz gain, beste elementu batzuk ere erabil ditzakegu, autoaren esku libreak, adibidez.

Iñakik erakutsi didan bezala, telefonoa autoaren Bluetooth-era konektatzeko lau urrats besterik ez dira jarraitu behar:

  • Lehenengo Bluetooth-a piztu behar da telefonoan.
  • Autoaren pantailan, ezarpenak bilatu eta Bluetooth hautatu.
  • Hurbileko gailuak bilatzen hasiko da, eta eskuragarri dauden gailuen zerrenda bat azalduko da.
  • Telefonoa aukeratu behar da konektatzeko eta kode bat sartu.

Orain, bolantea askatu gabe, deiak egin ditzazket eta musika entzun. Musika jartzeko, mugikorrean play-ari eman behar zaio, eta autoan entzungo da.

Hau da behar nuena, telefonoa autora konektatuta daukat! Bluetootha nola erabili ez badakizu, hitzordua eska dezakezu KZgunean eta lagunduko dizute.

KZgunean zure zain gaude!