Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur goizean mugikorra galdu dut, haren bila ibili naiz, eta ez nuen inondik aurkitzen. Une horretan bertan, Iñakirekin parkean topo egin dut eta gertatzen zitzaidana kontatu diot.
Iñakik, beti bezain atsegin, lasaitzeko esan dit, berak lagun ziezadakeela, baina ordenagailu bat behar zuela. Orduan, KZgunera hurbiltzea bururatu zaigu.
Jonek, KZguneko gure hezitzaileak, zer behar genuen galdetu digu, mugikorra galdu nuela esan diogu eta ordenagailu bat behar genuela Googleren “Nire gailua aurkitu” aplikazioa erabiltzeko.
Google-ren zerbitzu berria, mugikor eta tablet gehienek dakarten funtzio integratua da eta aparatua galdu baldin badituzu, non dagoen erakutsiko dizu.
- Lehenik eta behin, nabigatzailea ireki eta Google kontuarekin saioa hasi behar da.
- Eta hurrengo pantailan, galdutako mugikorra aukeratu.
- Hor zure mugikorraren kokapena erakusten duen mapa bat ikusiko duzu.
Mapan mugikorra gaur goizean egon naizen gimnasioan zegoela ikusi ahal izan dugu.
Horixe da behar nuena, eta lasterka joan naiz haren bila! Oraindik ez badakizu Googleko “Zure mugikorra aurkitu” nola erabili , hitzordua eska dezakezu KZgunean eta lagunduko dizute.
Sar ezazu zure iruzkina