Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur goizean, auzoan paseatzen ari nintzela, Amaiarekin topo egin dut, eskolako betiko lagun batekin. Bere semeari ingeleseko akademiara lagundu diola eta tarte libre bat zuela komentatu dit.
Kafe bat hartzera joan gara eta Amaiak semeari mugikor bat oparitu diola azaldu dit eta ondorioz, urduri samar dagoela aitortu dit. Ez du zorrotzegia izan nahi, baina ez du Mikel egun osoa pantaila aurrean egotea nahi.
Nik, hasteko, hasieratik arau argiak ezartzea gomendatu diot:
- Denbora mugatu eta ordutegi bat finkatu.
- Aplikazioak deskargatzea debekatu.
- Mugikorrean zer egiten duen eta zer bilatzen duen kontsultatu.
- Gelan pantailarik ez erabili.
- Interneteko arriskuei buruz argi eta garbi hitz egin.
Oso aholku onak iruditu zaizkio, baina teknologia guztiarekin apur bat galduta sentitzen da Amaia, eta bide batez, KZguneko ikastaro berria gomendatu diot: “Pantailak modu osasungarrian erabiltzeko hezkuntza”. Ikastaro berrian, arrisku eta ondorio negatiboen inguruan hitz egiten dute eta guraso kontrolak nola ezarri irakasten dute.
Horixe behar zuen Amaiak, eta dagoeneko izena eman du ikastaro berrian! Oraindik ez badakizu guraso kontrolak nola konfiguratu, KZgunean hitzordua eska dezakezu, eta lagunduko dizute.
Sar ezazu zure iruzkina