Udan gaude, eta agian oporretan dituzun egun horiek bidaiaren bat egiteko aprobetxatzea pentsatzen ari zara. Opor-tokiak bilatzeko modua asko aldatu da azken urteotan, eta gero eta gehiago bilatzen dugu Internet bidez.

Bilatzaile tradizionalek eta bidaia-enpresek Adimen Artifizialak turismo-sektorerako duen potentziala ikusi dute, eta dagoeneko laguntzaile berriak garatzen ari dira. Gaur, KZgunetik, uda honetarako eta bidaiak antolatzeko lana errazteko, Adimen Artifiziala gomendatu nahi dizugu.

Speak Spots

Bidaia pertsonalizatuak diseinatzeko Adimen Artifiziala erabiltzen du eta, gainera, WhatsApp bidezko laguntza eskaintzen du. Zerbitzu berri honek 150.000 kalkulu baino gehiago egin ditzake bidaia bakoitzaren plangintzan. Bidaia bakoitzaren datuak sartu ondoren, hala nola datak, aurrekontua eta lehentasun pertsonalak, Speakspots-ek minutuz minutuko ibilbideak sor diezazkizuke.

Informazio guztia WhatsApp bidez bidaltzen da telefonora. Aplikazioak laguntza eta oroigarriak emango dizkizu denbora errealean, zure turismo-gidari partikularra izango balitz bezala.

Layla

Layla laguntzailea da, eta nora joan nahi duzun baino ez zaio adierazi behar. Hegaldiak eta hotelak erreserbatzeaz eta zure nahietara eta beharretara egokitzen diren jarduerak gomendatzeaz arduratzen da.

Zerbitzu berriaren atzean eta oporrak antolatzeko lana errazago egiteko, Booking, Skyscanner eta Beautiful Destinations daude.

Romie

Romierekin pentsatu noiz joan nahi duzun, maletak prestatu eta adimen artifizialak antolatuko ditu oporrak.

Zerbitzu berria Expedia bidaia-agentziaren eskutik sortu da. Garraioak eta ostatuak antolatzeaz gain, ezarritako planetarako alternatibak ere planifikatzen ditu, ezustekoren bat gertatzen bada ere.

GuruWalk

GuruWalk webguneak munduko gidarik onenak eskaintzen ditu. Esperientzia paregabeak eskaintzen dituzten turistak eta gidariak batzen dituen komunitatea da.

Bidaiatzen dugunean, bisitatzen dugun lekua, monumentuak, historia… azaltzea gustatzen zaigu. GuruWalk-en bisitatu behar duzun hiria bilatu eta doan erreserbatu besterik ez duzu egin behar. Ordainpeko gidak ere eskaintzen dituzte, informazio gehiagorekin.

Gemini

Geminik ere, Adimen Artifiziala erabiltzen du, eta bidaiak antolatzeko hainbat proposamen eskaintzen ditu. Tresna honekin modu zehatzagoan bilatu ahal izango duzu.

Google-ren chatbot honek ordainpeko bertsio bat ere sortu du, Gemini Advanced, bidaia-ibilbideak sortzea eskaintzen dizuna.

Zure bidaia antolatu nahi duzu? “Zure bidaia planifikatu”  ikastaroan izena eman, eta ezer ez ahazteko herraminta eta aplikazio onenak ezagutu itzazu.