Kaixo, KZguneko lagunok! Bueltan gara berriro! Gaur goizean Iñakirekin, KZguneko nire ikaskidearekin geratu naiz, udako oporrak zer moduz joan diren kontatzeko. Esan diot Greziara bidaiatu dugula eta leku ikusgarria dela.
Handik atera ditugun argazkiak eta bideoak erakutsi dizkiot: Akropolia, Santorini, hondartzak, otorduak… Eta egia esan, lehen egunetik azkenera arte argazki eta bideo pila bat atera ditut.
Orduan Iñakik galdetu dit ea zer egingo dudan guztiarekin, eta bideo edizio ikastaro bat egitea gomendatu dit. Horrela, material guztiarekin bideo bat egin dezaket eta ondoren, nire familiari erakutsi.
Ideia bikaina iruditu zait, eta pentsatu dut KZgunean gaiaren inguruko ikastaro bat izan dezaketela. Eta hala da, KZgunearen webgunean “Sortu bideoak zure gustuko irudiekin” ikastaroa aurkitu dugu, eta azkenean biok eman dugu izena. Iñakik hurrengo oporretarako primeran etorriko zaiola pentsatu du.
Hau da behar nuena eta hasteko irrikan nago! Oraindik ez badakizu nola sortu zure bideoak, hitzordua eska dezakezu KZgunean eta lagunduko dizute.
Sar ezazu zure iruzkina