Idatzi beharrean audio oharrak bidaltzea nahiago duzun horietakoa bazara, Airchat zuretzako aplikazioa izan daiteke. Gaur, KZguneatik, ahots mezuekin funtzionatzen duen eta sistemak automatikoki transkribatzen dituen sare sozial berria gomendatu nahi dizugu.
Honela deskriba genezake: X (Twitter) bat audioekin. Mezuak bertikalean agertzen diren atal bat du, tweetak balira bezala. Idazkiak erakusten dira, baina erabiltzaile igorleak ez ditu inoiz idazten, ahots ohar bat grabatzen du eta aplikazioak berak transkribatu egiten du, transkripzioa erakutsiz.
Plataforma berria, mundu guztia horretaz hitz egiten ari den sare soziala bihurtu da. Zerbitzuaren arrakasta WhatsApp bezalako aplikazioetan erabiltzen diren ahots mezuetan dago. WhatsApp-ek laster, mezu hauek transkribatzeko aukera ere emango du.
Ahots mezuen transkripzioak
Airchaten interfazea X (Twitter) eta Instagramen arteko nahasketa da, eta erabiltzaileak argitaratzen dituen testu blokeen eta irudien diseinu bertikala du.
- Timeline nagusian erabiltzaileen argitalpenak agertzen dira: bakoitzaren transkripzioak dira.
- Horietako batean sakatzen baduzu, informazioa bertikalean agertuko da: goian argitalpena eta behean erantzunak.
- Argitalpen batean zaudenean, eskuineko erreprodukzio ikonoa jo dezakezu entzuteko.
- Argitalpen bat igo nahi baduzu edo bati erantzun nahi badiozu, pantailaren beheko aldean dagoen mikrofonoa sakatu behar duzu. Honela, ahots ohar bat grabatzen hasiko zara.
Erabiltzaileen artean argitalpenak partekatzea
Airchat-ek argitalpenak partekatzeko aukera ere ematen du. Hori egitean, zure jarraitzaileen timeline-an eta zure profilean azalduko dira. Like-ak ere eman ditzazkezu. Bi gauza horietarako, argitalpen bakoitzaren bihotzean edo repost ikonoan jo beharko duzu.
Une honetan zure inguruan gertatzen ari dena ikusteko, tresna interesgarria izan daiteke. Gaiak interesgarriak badira, ahots-mezuen fluxua entzutea edo irakurtzea deigarria izan daiteke, eta eztabaida ona eragin dezakete.
Sar ezazu zure iruzkina