WhatsAppek funtzio berriak gehitu dizkie deiei, esperientzia hobetzeko asmoz. 2015. urtean deiak egiteko funtzioa gehitu zuenetik, WhatsAppek berrikuntza asko izan ditu: taldeko deiak eta bideo deiak egiteko aukera, eta baita plataforma anitzeko euskarria adibidez. Duela gutxi, WhatsAppek hainbat eguneraketa iragarri ditu, deiak hobetzeko. Gaurko sarreran erabili ahal izango dituzun eguneratze horiei buruz hitz egingo dugu.

Has gaitezen ba!

WhatsAppek funtzio berriak

Audioarekin partekatutako pantaila

Funtzio hori oso egokia da beste pertsona batzuekin bideoak ikusteko, funtzio honek audioa partekatzeko aukera ematen dizu pantaila beste pertsona batzuekin partekatzen duzunean.

Parte-hartzaile gehiago

Bideo deiak egiterakoan 32 partehartzaile gehitu ahal izango dituzu.

Hizlaria nabarmentzeko aukera

Hitza nork duen erraz ikusi ahal izango duzu, hitz egiten duen pertsona automatikoki nabarmenduko delako eta pantailan lehenengo agertuko delako.

WhastAppek deien audioaren kalitatea hobetzeko konpromisoa hartu du. Duela gutxi MLow kodeka jaurti zuten, deien barruan audioa hobetzen duena. Hobekuntza horri esker, zaratarik eta oihartzunik gabeko deiak egin ahal izango dituzu, ingurunea zaratatsua bada ere. Eguneratze horrekin, deien audioa garbiagoa da, sare-konektibitate txikia edo aspaldiko mugikor bat erabiltzen baduzu ere.

Ikus dezakezunez, WhatsApp etengabe ari da hobekuntzak eguneratzeen bidez inplementatzen aplikazioan. Horregatik, garrantzitsua da aplikazioa eguneratuta izatea.

Deskubritu berehalako mezularitzak eskaintzen dituen aukerak “WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean” ikastaroan. Izan elkarrizketak, partekatu fitxategiak, egin deiak, etab., pertsona batekin edo gehiagorekin, edozein momentutan eta edozein gailu mugikorretik. Bihur zaitez aditu bat WhatsApp erabiltzen eta ezagutu itzazu bere funtzionaltasun guztiak.