Adingabeak ingurune digitaletan babesteko lege aurreproiektua onartu du Ministroen Kontseiluak. Gaur, KZguneatik, informatzen zaitugu lege bidezko gailuetan derrigorrezko guraso kontrola ezartzeari buruz.
Hezkuntza arloan sakelakoaren erabilera debekatzeaz gain, Jaurlaritzak hainbat neurri martxan jartzea du helburu, ingurune digitaletan adingabeak babesteko lege berriaren parte gisa, adingabeek sakelakoa erabiltzea jomugan baitago aspalditik.
Aurreproiektuaren neurriak
1.Gurasoen kontrolerako sistema bat jartzea
Helburua adingabeak sartzen diren aplikazioak eta edukiak mugatzea da, gero eta lehenago hasten baitira sakelakoa erabiltzen: Ministroen Kontseiluan nabarmendu den bezala, Espainian lehen sakelakoa eskuratzeko adina 11 urtekoa da.
Azpimarratzekoa da fabrikatzaileek gurasoen kontrol sistema bat jarri behar dutela, doakoa eta erabiltzeko erraza, mugikor, tablet, ordenagailu eta telebista adimendun guztietan, piztutakoan konfiguratu ahal izateko. Horrek botere handiagoa ematen die gurasoei eta tutoreei, eta mugikorra konfiguratzeko unean erabaki ahal izango dute gurasoen kontrol sistema gaitu nahi duten ala ez.
2.Edukien etiketatzea eta erabiltzaileen adina zehaztea
Aurreproiektuaren beste aldaketetako baten helburua zenbait zerbitzu eskuratzeko adina atzeratzea da. Laster 16 urtera igoko da edozein online zerbitzutan izena emateko gutxieneko adina, sare sozialetan, esaterako.
Gainera, legeak behartuko du eduki digital guztiak etiketatzera, adingabeen kontsumorako egokiak diren edo ez argi ikus dadin.
3.Pediatriako probak
Osasun publikoan egin beharreko derrigorrezko azterketen barruan, mugikorrarekiko adikzioak antzemateko egiaztapenak sartuko dira.
Pediatrek probak egin beharko dizkiete adingabeei gailu elektronikoen erabilera desegokia egiten ari ote diren identifikatzeko.
Hezkuntza arloan ere, egiazko informazioa eta buloak bereizten irakatsiko diete adingabeei. Arauaren asmoa da horri buruzko ikasgaiak sartzea, bai lehen hezkuntzan, bai bigarren hezkuntzan.
Adingabeak babesteko lege berri honek adingabeen Interneteko segurtasuna bermatzea du helburu. Haur eta nerabeentzako ingurune digital seguruak eskaintzen, haien eskubideen babes osoarekin.
Sar ezazu zure iruzkina