Gaurko sarreran Instagrameko segurtasun gomendioei buruz hitz egingo dugu. Instagram leku segurua eta tolerantea izan dadin, erabiltzaileek askatasunez hitz egiteko aukera izan dezaten, tresnak sortu dituzte aplikazioaren garatzaileak, baita kontuak konfiguratzeko eta babesteko aukerak ere. Helburua Instagrameko erabiltzaile guztientzako ingurune seguru eta tolerantea sustatzea da.

Instagrameko segurtasun

Zer egin aplikazioan egon behar ez lukeen zerbait ikusten baduzu:

Instagrameko erkidegoko arauak hausten dituen edukirik ikusten baduzu, jakinarazi egin behar duzu. Instagrameko lantaldea 24 orduz ari da lanean, komunitateko arauak urratzen dituen edukia berrikusteko eta ezabatzeko. Zerbait zalatzeko joan “…” goiko eskuineko izkinan eta hatza beherantz irristatu salaketa jartzeko aukera ikusi arte. Historias, Live eta IGTVko edukien berri emateko, joan “…” pantailaren behealdera. Instagramen jasotzen dituzun mezuen berri ere eman dezakezu. Eutsi mezuari presiopean eta jo Salatu atalera. Salaketak anonimoak dira, salatzen duzun kontuak ez du jakingo nork salatu duen. Salatu duzun edukiak arauak hausten baditu, Instagramek ezabatu egingo du.

Zer egin norbaitek erasotzen badizu

Bullyinga eta jazarpena gustiz debekatuta daude Instagramen. Hori gertatzen bada, kontua blokeatu dezakezu; horrek esan nahi du, blokeatutako pertsonak ezingo duela zure profila ikusi edo iruzkinak egin zure argitalpenetan. Zure argitalpenetako iruzkinak ere kontrola ditzakezu. Instagramek iragazkiak ditu hitz eta esaldi iraingarriak automatikoki ezkutatzeko. Joan konfiguraziora eta hautatu “Iruzkinen kontrolak” funtzio horietara sartzeko eta aukerak egiteko.

Babestu zure pribatasuna

Zure kontua pribatu gisa konfiguratu dezakezu, funtzio honekin zuk zure jarraitzaileak onartzen dituzu eta edozein unetan ezaba ditzazkezu ere. Zure argitalpenetan iruzkinak nork egin ditzakeen aukeratzeko aukera ere badago. Funtzio hauek aktibatzeko sar zaitez “Konfigurazioa” menuan eta “Pribatutasuna eta segurtasuna” atalean.

Ikas ezazu istorio dibertigarriak argitaratzen eta partekatzen “Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak” ikastaroan eta ezagutu gustuko dituzun profilak. Egin haien jarraitzaile, argitaratzen duten ezer ez galtzeko.