Zure mugikorra argazkiz, bideoz edo aplikazioz beteta badago eta moteltzen hasi bada, gure gaurko sarreran azalduko dizugu zer den kanpoko SSD bat eta nola lagun diezazukeen zure smartphonearen espazioa eta errendimendua hobetzen. Geratu eta jarraitu ikasten!

Zer da kanpoko SSD bat?

Kanpoko SSD-a biltegiratzeko gailu txiki bat da, zure mugikorrera konekta dezakezuna fitxategiak gordetzeko ezer garrantzitsurik ezabatu barik. Pendrive baten antzekoa da baina askoz azkarragoa eta iraunkorragoa. SSD batean argazkiak, bideoak edo edozein artxibo handi gorde dezakezu, zure mugikorrean lekua askatuz, honek hobeto eta azkarrago funtziona dezan.

Nola funtzionatzen du?

Kanpoko SSDek flash memoria izeneko teknologia erabiltzen dute, gailuek haien barnean biltegiratzeko erabiltzen duten bezalakoa. Teknologia horri esker, fitxategiak disko gogor batekin edo pendrive batekin baino askoz azkarrago sar eta gorde daitezke. Fitxategi astunak kanpoko SSD batera mugitzean, zure mugikorrak espazio gehiago edukiko du eta ez ditu hainbeste datu prozesatu beharko, errendimendua hobetuz.

Nola konektatzen da?

Kanpoko SSD bat konektatzea oso erraza da. SSDtik zure mugikorrera doan kable bat besterik ez duzu behar (kargatzeko erabiltzen duzun kablea erabili dezakezu). Konektatu ondoren, zure smartphoneak karpeta edo pendrive gisa ezagutuko du SSDa. Hortik, zure argazkiak, bideoak edo edozein fitxategi SSDra mugi ditzakezu, zure Smartphonean espazioa libre uzteko. Garrantzitsua da azpimarratzea kasu batzuetan OTG (On-The-Go) izeneko egokigailu bat behar duzula SSDa zure gailura konektatzeko.

Kanpoko SSD-aren abantailak

  1. Leku gehiago zure mugikorrean: Fitxategi handiak mugi ditzakezu, espazioa askatuz  zure mugikorrak hobeto eta azkarrago funtziona dezan.
  2. Bizkortasun handiagoa: SSDak ohiko USB memoriak baino askoz azkarragoak dira. Fitxategi asko transferitu behar badituzu, denbora gutxiagoan egingo duzu.
  3. Segurtasun handiagoa: SSDak gogorragoak dira kolpeen edo erorikoen aurrean eta, beraz, zure fitxategiak seguruago egongo dira.
  4. Eramateko erraza: SSDak arinak eta txikiak dira, ezin hobeak boltsikoan eramateko, adibidez.
  5.  Erabiltzeko erraza: Ez duzu ezagutza teknikorik behar. Konekta besterik ez, eta zure mugikorrak egingo du lan guztia zure alde.

Anima zaitez!

Kanpoko SSD batekin, zure mugikorrean leku gehiago izateaz gain, errendimendua ere hobetuko da. Argazki asko egitea, bideoak grabatzea edo dokumentu garrantzitsuak gordetzea gustatzen bazaizu, kanpoko SSD bat aukera handia da. Espaziorik gabe gelditzeaz arduratu gabe dena gordetzeko aukera emango dizu, eta, gainera, segurtasun-kopia bikain bat bezala funtzionatzen du, zure mugikorrari zerbait gertatzen bazaio ere.

Zure Smartphonearen mantentze-lanei buruz gehiago ikasi nahi duzu?Eman izena “Zure Smartphonea prest izan” hitzaldira