Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur, ostiralero bezala, nire lanaren ondoan dudan kafetegian gosaldu dut eta ikasturte berrirako agenda antolatzen hasi naiz. Familiaren eta lagunen urtebetetzeekin hasi naiz eta norbaiten urtebetetzea berriro ahaztu zaidala uste dut.

Orduan Iñaki eta Amaia, nire KZguneko ikaskideak agertu dira, eta hainbeste paperekin zertan nenbilen galdetu didate. Jendearen urtebetetzeak apuntatzen ari nintzela azaldu diet.

Iñakik ea oraindik paperean apuntatzen ditudan galdetu dit, eta horretarako, Google Calendar erabiltzea gomendatu dit. Aplikazio honetan urtebetetze guztiak idatz ditzazkezu, eta eguna gerturatzen denean abisatzen dizu. Horrela ez duzu paperei begira ibili behar.

  • Lehenik aplikazioan sartu behar zara.
  • Eta beheko izkinan”+” ikonoa sakatu.
  • “Evento” hautatu, eta aukeratu ekitaldiaren data eta izena.
  • Ordua ere aukeratu ahal izango duzu abisatzeko.
  • Eta amaitzeko, gordetzeko botoia sakatu.

Orain lagun eta senide guztien urtebetetzeak gehitzea besterik ez zait geratzen. Beste oroigarri batzuk ere gorde daitezke, hala nola mediku hitzorduak, bilerak…

Iñakik, KZgunean Google Calendar-ri buruzko ikastaro bat dutela esan dit, eta orduan Joneri, KZguneko hezitzaileari, ikastaroan izena emateko deitu diot.

Hau da behar nuena, hau gogoa! Oraindik ez badakizu Google Calendar nola erabili, hitzordua eska dezakezu KZgunean eta lagunduko dizute.

KZgunean zure zain gaude!