Iazko urte amaieran, Google erraldoi teknologikoak iragarri zuen, bere barne politikei jarraituta, desegingo zituela kontu inaktiboak. Gaur, KZguneatik, Googlek kontu inaktiboak ezabatuko dituela: zeini eragiten dion eta nola saihestu azalduko dizugu.

Pixkanakako ezabapena

Enpresak pixkanaka egin du ezabaketa, “sortu ziren eta inoiz gehiago erabili ez ziren” kontuekin hasi zen.
Kontuak ezabatze hori segurtasun arrazoiengatik gertatu da, erabiltzen ez diren ahaztutako kontuek arriskuan egoteko aukera gehiago dutela nabarmenduz. Kontu zaharrak pasahitz zaharren edo berrerabilien mende egon ohi dira, eta, neurri handi batean, ez dute bi urratseko autentifikazioa konfiguratuta; beraz, ahulagoak dira.
Google kontu inaktiboak bi urteko epean erabili ez diren kontuak dira.

Kontu pertsonalei baino ez diete eragiten ezabapen hauek, eta lan kontuak, ikastetxekoak edo beste erakunderen batekoak ez dira kontuan hartzen.

Zure kontua aktibo mantentzeko aholkuak

Erabiltzen ari diren Google kontuak aktibotzat jotzen dira. Hau egin behar duzu zure kontuak aktibo jarrai dezan saioa hasi ondoren:

  1. Mezu bat irakurri edo bidali: Jarduera dagoen bitartean, kontua aktibo egongo da.
  2. Google Drive erabili: Dokumentu edo argazkiren bat partekatzeko.
  3. YouTubeko bideo bat ikusi: Kontua aktibo mantentzeko ere funtzionatuko du.
  4. Aplikazio bat deskargatu: “Play Store” erabiltzeak Googlek jarduera detektatzea eragingo du.
  5.  Google Bilaketa erabili: Hasitako saioa mantentzen dugun bitartean bilatzailea erabiltzea kontua aktibo mantentzeko modu erraz bat da.

Google kontuaren jarduera kontu bidez erakusten da, eta ez gailu bidez; beraz, saioa hasten duzun edozein gailutatik erabil dezakezu. Googlek gomendatzen dizu, zure gailuan Google kontu bat baino gehiago konfiguratuta baduzu, ziurta dezazun kontu bakoitza bi urteren barruan erabiliko dela.

Googlek zure kontua desagertzeko arriskuan dagoenean jakinaraziko dizu, berari lotutako posta kontuez gain. Azkenean Google kontua erabiltzen ez baduzu, ez-aktibotzat jotzen da eta bere eduki eta datu guztiak ezaba daitezke.

Google kontuei eta bere tresnei buruz gehiago ikasi nahi baduzu, eman izena Kzguneako aurrez aurreko ikastaro honetan “Kudeatu zaitez Google aplikazioekin” zure zain gaude!