Ziurrenik entzun duzula Adimen Artifizialari (AA) buruz azken bolada honetan, aurreko sarreretan ChatGTP zer den azaltzen genizun; gaur Copiloten txanda da, Microsoft-en Adimen Artifiziala. Copilot, Windows 11n integratzen ari da zure ordenagailuaren esperientzia errazago eta azkarrago egiteko. Segi irakurtzen eta ikasi zer egin ahal dezakezu Copilot-ekin!
Zer da?
Copilot Microsoft 365 eta Windows 11 aplikazioetan zuzenean integratzen den Adimen Artifizialeko tresna da. Bere helburu nagusia eguneroko zereginetan laguntzea da, hala nola, idazten, mezuak antolatzen edo laburpenak egiten. Copilot-ekin, edozein ekintza denbora gutxiagoan egin ahal izango duzu. Microsoft Copilot-en gaitasunak hobetzen jarraitzen du, beraz denbora pasa ahala gero eta gauza gehiago jakingo ditu. Zure lana erraztuko duen laguntzaile digital bat izatea gustatzen bazaizu, Copilot zure laguntzailerik onena izango da!
Nola sartu Copiloten?
Windows 11 edo Microsoft 365 badauzkazu, Copilot eskuragarri dago Microsoft-en azken eguneratzean. Copilot erabiltzeko, ez duzu zertan konfigurazio handirik egin behar, zure ordenagailuan funtzioa aktibatu besterik ez eta prest!
Zer egin dezake zugatik?
Copilot zeregin asko automatikoki egin ditzake, denbora eta ahalegina aurreztuz. Hona hemen zeregin erabilgarrienetako batzuk:
Hobeto eta azkarrago idatzi
Testu bat edo mezu bat idatzi behar baduzu, Copilot zure idazkeraren estiloa, argitasuna eta doinua hobetzeko iradokizunak eskaintzen dizkizu. Honezgain, esaldiak osatu eta hitz egokiak aurkitzen lagunduko dizu.
Zure posta elektronikoaren sarrera antolatu
Egunero mezu asko jasotzea izugarria izan daiteke. Copilot-ekin, mezu garrantzitsuak lehenetsi ditzakezu eta automatikoki sailkatu, garrantziaren arabera edota garrantzi gutxien dituztenak alde batera utziz. Modu honetan, zure posta elektronikoa antolatuagoa eta garbiagoa izango duzu. Hau guztia oharrak eskuz hartu behar izan gabe!
Dokumentuak eta bideoak laburtu
Copilot dokumentu luzeak edo bideoak irakur ditzake eta puntu garrantzitsuenen laburpena egin. Aukera hau ezin hobea da denbora gutxi baduzu edukiak berrikusteko.
Teams-en bilerak kudeatu
Microsoft Teams erabiltzen baduzu, Copilot bileren laburpen automatikoak egiten eta elkarrizketan zehar aipatu diren zereginak identifikatzen lagunduko dizu. Ez duzu zertan eskuz hartu behar izan gabe!
Orain badakizu zer den, anima zaitez eta proba Copilot. Normalean ordenagailua erabiltzen baduzu lan egiteko, idazteko edo posta kudeatzeko, Copilotek bizitza erraztuko dizu, bere onurak aprobetxatzeko teknologian aditua izan beharrik gabe. Ordenagailua egunero erabiltzen ez baduzu, proba dezazun animatzen zaitugu, bere funtzioekin eta Copiloten sinpletasunarekin zaitezen.
Sar ezazu zure iruzkina