Segur aski, askotan bidai batean Interneteko konexiorik gabe geratu zara edo Google Maps erabili behar izan duzun egoera batean egon zara eta ezin izan duzu erabili zure Interneterako konexio faltagatik. Egoera honetarako alternatiba eta irtenbide bat dago eta horri buruz hitz egingo dugu blog honetan: Magic Earth.

Magic earth

Magic Earth Google Maps-en alternatiba da. Doako aplikazioa da, Interneteko konexiorik gabe erabil daiteke eta, horretaz gain, modu pribatuan erabili daiteke maparen nabegazioari dagokionez. Ez ditu gordetzen aplikazioan egiten dituzun bilaketei buruzko datuak. Aplikazio honetan egiten duzun guztia anonimoa da eta ez ditu aplikazioaren erabilerak sortutako datuak gordetzen edo transferitzen: ez dauka identifikatzailerik.

Nola funtzionatzen du Magic Earth?

Magic Earth OpenStreetView aplikazioan oinarritutako aplikazio bat da. Google Maps-en alternatiba gisa sortutako munduko mapa bat da. Google Maps-en mapak biltzen ditu eta mugikorrera egokitzen ditu GPS nabigatzaile moduan erabiltzeko.

Aplikazio honek beste edozein GPS nabigazio-aplikazioak eskain diezazkizukeen oinarrizko funtzioak eskaintzen ditu eta Google Maps-en alternatiba onenetakoa da autoan erabiltzeko, bidaian gidatuko zaitu. Dendak, jatetxeak eta interesguneak ere bilatu ditzakezu, beste edozein mapen aplikazioetan bezala. Horrez gain, herrialdeetako mapa osoak deskargatu ditzakezu eta lankidetza-trafikoaren informazioa eskaintzen dizu.

Magic Earth zure Android edo Apple gailuan instalatu nahi baduzu, Play Store edo App Store-ra joan, bilaketa-barran Magic Earth idatzi eta “instalatu” jartzen duen tokian  eman besterik ez duzu egin behar. Instalazio-prozesua amaitu arte itxaron eta  aplikazio hori zure mugikorrean erabiltzeko prest izango duzu.

Mapetako  aplikazioetan interesa baduzu, gertuen dagoen KZgunera joan eta Google Maps ikastaro pertsonalizatuan izena eman dezakezu. Anima zaitez! Zure zain gaude!