Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur, ostiralero bezala, Iñaki, KZguneko ikastaroetako nire ikaskidea eta biok, auzoko parkean paseatzera atera gara. Orduan, Iñakik mugikorra hartu eta gaur egin ditugun pausoak kontsultatu ditu.

Nik egia esan, ez nekien aukera hori zegoenik ere, eta ea non begiratzen duen  galdetu diot. Iñakik Google Fit-en begiratzen duela esan dit, zure jarduera fisikoa kontrolatzen laguntzen dizun aplikazio batean. Pausoak kontatzen dizkizu, erretako kaloriak, egin duzun distantzia… Nire ibilaldiko informazio guztia!

Gure gaurko ibilaldiko datuei begira jarri gara eta 12.000 pauso eman ditugu. Google Fit-ek zure eguneroko osasuna kontrolatzen laguntzen dizu, eta aplikazio honetaz gain, Iñakik beste aplikazio bat erakutsi dit, ibilbide harrigarriak aurkitzen eta jarraitzen laguntzen dizuna; aplikazioak Wikiloc du izena.

Beti nahi izan dut ibilbide berriak galdu gabe egin, eta pentsatu dugu ondo etorriko zitzaidala ikastaroren bat egitea. KZguneko ikastaroak begiratzen jarrita, bi aplikazioei buruzko ikastaro bat aurkitu ahal izan dugu.

Hau da behar nuena, ziur primeran etorriko zaidala! Horrela, nire ibilaldiak kontrolatu ahal izango ditut eta naturaz gehiago gozatu. Oraindik ez badakizu Google Fit eta Wikiloc nola erabili, hitzordua eska dezakezu KZgunean eta lagunduko dizute.

KZgunean zure zain gaude!