Gaur, Kzgunean, Google Lenseko hobekuntza berriei buruz hitz egingo dizugu, azken eguneratzea ezin hobea baita zure bizitza errazteko. Inoiz bideoak grabatzen edo eduki luzeko laburpenak bilatzen ari zaren bitartean bat-bateko informazioa eduki nahi izan baduzu, jarraitu irakurtzen!

Google Lensen hobekuntza berriak

Aurreko sarreretan azaldu dizugu Google Lens tresna harrigarria dela objektuak identifikatzeko, testuak itzultzeko edo kamerarekin informazioa bilatzeko. Azken eguneratze honetan, bideoak grabatzen dituzun bitartean denbora errealean informazioa bilatzen lagunduko dizuten funtzioekin hobetu da, segundu gutxitan bideo luzeak laburtzeko aukera emanez. Hobekuntza hauei esker,  grabatzen ari zarena ez duzu zertan eten behar xehetasunak lortzeko.

Bilaketak denbora errealean

Orain arteko funtziorik harrigarriena, agian, bideoak grabatzen dituzun bitartean bilaketak denbora errealean egiteko gaitasuna da. Imajina ezazu monumentu bat bisitatzen ari zarela eta honi buruzko bideo bat grabatzen ari zarela,  Google Lens-ek grabatzen ari zarena identifika eta informazio erabilgarria berehala erakutsi ahal dezake, grabazioa gelditu barik. Edo, adibidez, eliza historiko bat grabatzen ari zara eta Google Lens-ek bere historiari buruzko datu garrantzitsuak eman ahal dizkizu filmatzen jarraitzen duzun bitartean. Entziklopedia bat poltsikoan eramatea bezala da, beti prest informazioa eten gabe eskaintzeko.

Bideoak laburbildu

Beste funtzio oso erabilgarri bat, bideo luzeak laburtzeko gaitasuna da. Askotan bideo luzeak ikusten denbora asko eman behar dugu; horrenbeste denbora ez galtzeko, Google Lens-ek puntu garrantzitsuenen laburpena eskaintzen dizu. Aukera hau ezin hobea da presaka zabiltzanean edo eduki luze batetik funtsezko informazioa ateratzea besterik behar ez duzunean. Adibidez, sukalde luzeko tutorial batean, tresna horrek urrats nagusiak atera ditzake, denbora aurreztuz.

Hasi funtzio hauek erabiltzen

Ez duzu konfigurazio handirik egin behar, ezta aditua izan behar ere aukera hauek erabiltzeko. Google Lens-ek lan astun guztia zugatik egiten bait du. Dena prest eukitzeko, urrats hauek baino ez dituzu egin behar:

  1. Ireki Google aplikazioa edo zure mugikorraren kamera.
  2. Google Lens aktiba ezazu honen ikonoa ukituz.
  3. Bideo bat grabatzen ari bazara, Google Lens automatikoki hasiko da objektuak edo lekuak identifikatzen.
  4. Bideo bat laburbiltzeko, edukia grabatu eta Lens-ek lan guztia egingo du, unturik aipagarrienen laburpena erakutsiko bait dizu.

Espero dugu sarrera hau zure gustukoa izan deizula eta Googleren tresnei ahalik eta etekin handiena atera izatea. Zure egunerokoa errazten duten aplikazioak erabiltzen ikasi nahi baduzu, gure ikastaroetan izena ematera gonbidatzen zaitugu. Hemen gaude mundu digitala erraz erabiltzen ikas dezazun, teknologiaz zenbat dakizun kontuan izan barik!

Izena eman gure “Google Aplikazioak zure Smartphonean” ikastaroan