Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur ostiralero bezala, Iñakirekin, KZguneko ikastaroetako ikaskidearekin, kafe bat hartzeko geratu naiz. Orduan, lehengo egunean mendian paseatzera joan zela eta larrialdi alerta bat jaso zuela kontatu dit.

Iñaki paseatzen ari zela, alertak ingurutik urruntzeko esaten zion: bazirudien sute bat zegoela inguruan. Orduan, konturatu naiz nik ez ditudala aktibatuta alerta horiek mugikorrean, eta Iñakik, larrialdiko alertak aktibatzeko hurrengo urratsak jarraitu behar ditudala azaldu dit.

  • Lehenik, mugikorraren Doikuntzetan sartu behar da.
  • Eta “Jakinarazpenak” edo “Segurtasuna eta larrialdiak” bilatu.
  • Bukatzeko, aukerak aktibatu.
  • Alerta aukera bat baino gehiago dago eta, segurtasun handiagoa izateko, guztiak aktibatu ahal izango dituzu.

Gainera, Iñakik azaldu didanez, larrialdi batean nik neuk laguntza behar badut, oso erabilgarria da “SOS larrialdi deia” aukera aktibatzea.

  • Lehenik, mugikorraren Doikuntzetan sartu behar da.
  • Eta “Larrialdiak eta SOS” edo “Larrialdi deia” bilatu.
  • Aktibatzeko, mugikorraren urratsak jarraitu beharko dituzu.

Horri esker, dei azkar bat aktibatu dezakezu larrialdi zerbitzuetara deitzeko, eta larrialdiko kontaktuak ere gehitu ditzakezu. Pertsona horiek mezu bat jasoko dute larrialdi batean bazaude.

Ziur primeran datorkidala! Ez dut inoiz denbora hartu gauza hauek ikasteko. Oraindik ez badakizu larrialdi alertak nola aktibatu, KZgunean hitzordua eska dezakezu  eta lagunduko dizute.

KZgunean zure zain gaude!