KZgunean, ‘Imagen 3’ buruz hitz egingo dizugu, Googleren adimen artifizialaren azken aurrerapena. Tresna berritzaile hau irudi errealistak sortzeko diseinatuta dago, irudian islatu nahi duzuna deskribatu besterik ez duzu egin behar. Tresna berri honi esker, ez duzu diseinuan nozio handirik izan behar irudi harrigarri eta zehatzak lortzeko.
Zer da ‘Imagen 3’?
Imagen 3, Googlek sortutako adimen artifiziala da eta hitzak kalitate handiko irudietan bihurtzen ditu. Bere funtzionamendua oso erraza da: buruan duzuna beskriba besterik ez duzu behar eta, segundutan, adimen artifizialak irudi zehatza eta xehetasunez betea sortuko du. Lehen ilustrazioak edo argazki digitalak sortzeko programa konplexuak behar bazenituen, orain idatzi besterik ez duzu egin behar.
Irudi xeheak eta zehatzak
‘Imagen 3’-ren hobekuntza nabarmenetariko bat kalitate eta errealismoko irudiak sortzeko gaitasuna da. Trebetasun hau, hizkuntza naturalaren eredu aurreratuaren ondorioa da idazten dituzun deskribapenak zehatz-mehatz interpretatzen baititu. Bestalde, estetika hobetzeaz gain, eszenatokien logika ulertzen du. Horrek esan nahi du sortutako irudiak bisualki erakargarriak izateaz gain, koherenteak eta testuinguruaren aldetik zehatzak direla.
Adibidez “katu bat leihoan eserita eta ilunabarra atzean” idatziz, ‘Imagen 3’-k elementu guzti horiek ulertuko ditu eta fideltasunez islatuko dituen irudia sortuko du.
Nola erabili ‘Imagen 3’?
Teknologia hau aurreratua izan arren, Googlek guztiontzat eskuragarri egiteko asmoa dauka. ‘Imagen 3’ laster eskuragarri egongo da Googleren aplikazio eta zerbitzu ezagunenen barruan, hala nola: Google Photos eta Google Search. Honi esker, edozein pertsonak irudiak sor ditzake zuzenean bere mugikorretik edo nabigatzailetik.
‘Imagen 3’-ren aplikazioak
Adimen artifizial honen aukerak asko dira eta hainbat arlotan aplika daitezke:
- Hezkuntza: Irakasleek eta ikasleek ilustrazioak edo grafikoak sortu ahalko dituzte hezkuntza materialerako, azkar eta diseinu programen beharrik gabe.
- Marketin eta publizitatea: Enpresek beren kanpainetarako irudi pertsonalizatuak sortzeko aukera izango dute, eduki bisuala sormen-taldeen mende egon beharrik gabe.
- Sare sozialak: Eduki-sortzaileek modu azkarrean irudi originalak eta erakargarriak sortu ahalko dituzte beren argitalpenetarako.
Sar ezazu zure iruzkina