Segur aski askotan “bai?” batekin erantzun duzula dei bat. Kontuan izan behar duzu dei bati “bai?” soil batekin erantzunez: dei horren baldintzak, kontratu baten legezko baldintzak eta dei horren grabazioa ere onartzen ari zarela. Horri buruz hitz egingo dugu blog honetan: Zergatik ez duzu inoiz “bai?” bat esan behar dei bat erantzuten duzunean.

Telefonoa hartu bezain laster “bai?” batekin erantzuten badugu, ziberkriminalen biktima izan gaitezke gu horren berri izan gabe. Telefonoa hartzea eta “bai?” esateak baimena eman dezake: finantza-transakzioak egiteko, kontratuak onartzeko edota gure identitatea manipulatzeko.

"Bai"

Nola saihestu dezakegu iruzur honen biktima izatea?

Gizartea etengabe aldatzen ari da eta orain (modalitate berri gisa) kontratu ugari sinatzen dira telefonoz. Mota honetako iruzurren biktima ez izateko, komeni da erantzutea “esaidazu?” edo “nor da?” bezalako beste esamolde batzuekin.

Nola jakin iruzurren biktima izan naizen ala ez?

Iruzur baten biktima izan zaren jakiteko, gomendatzen da noizean behin zure izen-abizenak Interneten bilatzea eta zure nortasun pertsonala Interneteko foro edo orri batean zirkulatzen ari den begirtazea. Teknika hau egosurfing deitzen da eta Interneten, norberari buruzko informazio pertsonala dagoen jakiteko erabiltzen da. Estafa baten biktima izan zarela uste baduzu, Estatuko Segurtasunean abisua eman dezakezu eta gertakariaren berri eman.

Laburbilduz, honako hauek dira kontuan hartu behar ditugun aholkuak: dei bat jasotzen duzunean, erantzun “esaidazu?” edo “nor da?”. Ez esan “bai?”,erantzun horrek  ekarriko dituen ondorioetaz guztiz ziur egon arte.

Kontuz ibili behar dugu, baina, era berean, informazioak eta ezagutzak izan behar ditugu erabakiak hartzeko orduan autonomoagoak, askeagoak eta seguruagoak izateko. Hauek eragingo dute  dei bati “bai?” erantzuteko orduan zer onartzen gauden jakitea.

Zibersegurtasunari buruzko ikastaroak interesatzen bazaizkizu, joan gertuen dagoen KZguneara eta eman izena “Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean” ikastaroan. Zure zain gaude!