Gaur KZguneatik Osakidetzaren aplikazioa gomendatu nahi dizugu. Izan ere, Euskadiko Odol Emaileen Elkartearekin batera, odola ematea gero eta errazagoa izateko helburuarekin garatu dute aplikazio berria.
Aplikazioak ondorengo informazioa eskaintzen dizu: odola non eman dezakezun, zure historia, ohiko emailea zaren ala ez, odol taldea eta rh-a, eta odola berriro noiz eman dezakezun. Aplikazioa “Osakidetzako Mugikorren Ataria” barruan dago integratuta, eta beraz, aplikazio hori deskargatuta, erabiltzaileak edukira sartu ahal izango du.
Osakidetzako Mugikorren Atariaren bidez ere, Aurretiko Hitzordua eskatu ahal izango duzu, Osasun Karpeta ikusi, Zure Tratamendu Medikoa, Osasun Aholkuak edo beste inkesta batzuk ikusi. Horrez gain, jakinarazpenak jasoko dituzu, hala nola, txertaketa-kanpainak, osasun-aholkuak, zerbitzu berriak…
Odola ematea, gero eta errazagoa
Odola ematea ekintza erraza da, eta profesional espezialistek laguntzen dute beti. 18 eta 65 urte bitarteko edozein pertsonak eman dezake odola, eta urtean hiru aldiz eman dezakezu gehienez, emakumea bazara, eta 4 aldiz, gizona bazara.
Horretarako bereziki garatu du Osakidetzak aplikazioa, informazioa emateko eta herritar guztien artean odola ematea sustatzeko. Komunikazio kanal berriak, kanpaina espezifikoetan oinarrituta, odola ematearen sustapenean funtzionalitate berriak eskaintzeko aukera ematen du.
- Aplikazioak donazio puntuen leku geolokalizatuak aurkitzen lagunduko dizu, baita odol emate motei eta odol deribatuei buruzko informazio pedagogikoa ere.
- Gainera, galdetegi baten bidez, une horretan odola emateko gai zaren jakin ahal izango duzu, eta horrela, Odola emateko lekuetan ilararik ez egin.
- Bestalde, zure odol emaileen historiari buruzko informazioa emango zaizu, zure odol taldeari buruzkoa, eta hurrengo odol ematearen data jakin ahal izango duzu.
- Azkenik, komunikazio zuzena izan dezakezu Osakidetzako profesionalekin.
Sar ezazu zure iruzkina