Edozein egunetan zure mugikorraren ukipen-pantailak behar bezala erantzuteari utz diezaioke. Zure mugikorraren pantailak sentsibilitatea galdu du? Hau nahiko arazo arrunta da; gaur, KZguneatik, nola konpon daitekeen azalduko dizugu.

Pantailaren sentsibilitatea funtsezkoa da erabiltzaile esperientzia arina eta eraginkorra izateko. Aplikazioetan nabigatzetik hasi eta mezuak idatzi eta jolasteraino, ukimen erantzun azkarra eta zehatza ezinbestekoa da.

Pantailaren sentikortasunari eragiten dioten faktoreak

  • Zikinkeria eta hatz-markak: hauts, koipe eta hatz-marken partikulek ukimen funtzionaltasuna oztopa dezakete.
  •  Pantaila-babesleak: pantaila-babes batzuek ukipen sentikortasuna gutxitu dezakete.
  • Konfigurazio desegokia: ukipen sentikortasunaren doikuntza okerrek, pantailak behar bezala ez erantzutea eragin dezakete.

Zikinkeriarako eta arrastoetarako, pantaila zapi leun batekin garbitzea izango litzateke irtenbidea, pantaila marratu gabe garbitzeko aproposa. Ez erabili produktu kimiko gogorrik. Onena da gailu elektronikoen pantailetarako diseinatutako garbigarriak erabiltzea, mugimendu zirkular leunak eginez edozein hondakin ezabatzeko.

Pantailaren sentikortasuna konfiguratzea

Sentikortasun arazoek jarraitzen badute, pantailaren funtzionamendua berriz konfiguratzeko aukera ematen duen doikuntza du gailuak. Erabilgarri dauden balioak doituz, esperientzia pertsonalizatzea lortuko da, pertsona bakoitzari nahi beste egokitu dakion.

  1.  Sartu doikuntzetara: ireki doikuntzak aplikazioa zure Android gailuan. Aplikazio hau azkoin baten ikonoak irudikatzen du.
  2.  Mugitu beherantz eta aurkitu “Hizkuntza eta sarrera” aukera. Atal honetan, hautatu “Erakuslearen abiadura”. Hemen, pantailaren sentikortasuna doitu ahal izango duzu. Barra irristakor baten bidez, erabiltzaileak nahi duen intentsitate maila aukera dezake, ukipen-pantailaren sentikortasunaren arabera.
  3.  Doikuntza gehigarriak: gailu batzuek aukera gehigarriak eskaintzen dituzte “Doikuntza aurreratuak” edo “Doikuntza gehigarriak” aukeretan, eta ukipen erantzuna are gehiago pertsonaliza dezakezu.

Esan dugun bezala, pantaila-babesak ukipen-pantailaren sentikortasunari eragiten dioten faktoreak dira. Androiden, pantaila doikuntzen barruan, “Ukipenarekiko sentikortasuna” aukera aktiba dezakegu, pantaila-babeslearen efektuei aurre egiteko.

Smartphoneen erabilerari buruz gehiago ikasi nahi baduzu, KZgunearen aurrez aurreko ikastaro honetan izena ematera animatzen zaitugu “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” zure zain gaude!