Ehundaka telebista-kate gehiago eduki nahiko zenituzke? Serie eta pelikulen katalogo zabal bat eduki nahi duzu? Zuzenean emititutako programak, kirolak, sukaldaritza saioak, dokumentalak…zure TV-an ikusi nahi dituzu? Gaur, KZgunean hau nola lor dezakezun erakutsiko dizugu eta nola ez, inolako kosturik gabe! Internet konexioa eta Smart TV bat besterik ez duzu beharko.

Aplikazio hauek Smartphonean eskuragarri izango dituzu. Horrek esan nahi du telebista edozein tokitan eta edozein momentutan ikusteko aukera izango duzula, zure mugikorretik zuzenean.

Lehenik eta behin, joan zure Android Smart TV-ko edo Smartphone-ko Play Store-ra. Behin han zaudela, deskargatu behean gomendatzen dizkizugun aplikazioak eta prest egon telebista kate katalogo izugarri batetaz gozatzeko.

Pluto TV

Streaming TV munduan, Pluto TV nabarmentzen ari da doako plataforma gisa, eduki asko eskaintzen ditu-’eta. 2014an sortua, Pluto TV azkar hazi da, erabiltzaileei zuzeneko kanalak eta nahieran ikusteko edukiak kosturik gabe eskaintzen dizkie. Zer iruditzen zaizu? Ez dago batere gaizki ezta?

Pluto TV-k zuzeneko 135 telebista-kate eskaintzen ditu eta nahieran ikusteko sorta zabal bat, Star Trek, Doctor Who, True Crime, Agatha Christie: Poirot, Midsomer hilketak, MTV, Comedy Central eta Nickelodeon bezalako tituluak barne.

Rakuten TV

Rakuten TV aisialdi esperientzia aberats eta eskuragarria bilatzen dutenentzat aukera interesgarrienetariko bat bilakatu da. Ezagutu eskaintzen duen guztia eta transformatu zure aisialdi momentuak.

Rakuten TV-k zuzeneko 90 telebista-kate eskaintzen ditu, Euronews, Bloomberg TV, Reuters TV, CNN, Vanity Fair, Wired, GQ eta Glamour bezalako kalitate handiko edukiekin.

Tivify

Tivify internet konexioa duen edozein gailutatik telebista irekia ikusteko irtenbide berritzaile gisa kokatzen da. Tivify-k 170 telebista-kateetarako sarbidea eskaintzen du, bai kanal nazionalak bai autonomikoak barne, hala nola, ETB 1, ETB 2, La Sexta, TVE, BMAD, DMAX, Paramount, Divinity eta Energy.

Flex

Flex streaming plataforma bat da, eduki asko eskaintzen dituena, tartean serie dramatikoak, pelikulak, dokumentalak eta gehiago. Flex-ek 70 telebista-kateetarako sarbidea eskaintzen du, BBC, BBC One, Channel 4, Film4, Sky News eta Sony Movies barne.

Aplikazio hauek doakoak al dira?

Aplikazio hauen edukia doakoa da, nahiz eta gehienek iragarkiak izan. Gainera, batzuek aukera premium-a eskaintzen dute, iragarkiak kentzeko eta eduki esklusiboa eskuratzeko abantaila gehigarriekin. Adibidez, Rakuten TV-k harpidetza premium bat du, iragarkirik gabeko edukia ikusteko aukera ematen duena. Honek aukera ematen dizu eduki doakoa iragarkiekin edo iragarkirik gabe ikusteko ordainduz.

Aplikazio gehiago ezagutu nahi dituzu zure eguneroko bizitza errazteko?

Zure egunerokotasuna hobetuko duten aplikazioak” izeneko ikastaroa eskaintzen dizugu. Ez galdu, zure zain gaude!