Amestu al duzu noizbait abestiak erraztasun handiz sortzearekin? Irudikatzen al duzu zure burua familia eta adiskideei zuk egindako sorkuntza musikalak oparitzen? Zure sormena modu erraz eta dibertigarri batean adierazi nahi duzu? Gaur, KZ gunean Suno aurkezten dizugu, musika munduan iraultza sortzen ari den adimen artifiziala. Ezagutu nola bihur ditzazkezun zure ideiak abestietan Suno-ren magiari esker.

Zer da Suno?

Suno musika sortzeko modua eraldatzen ari den adimen artifizialeko plataforma berritzailea da. Sunorekin, zure ideiak kalitate handiko abesti ekoiztuetan bihur ditzakezu, letra, melodia eta musika modu errez eta eskuragarri bati esker lortuz. Behar duzun guztia zure sormena eta Internet konexioa dira.

Zer egin dezakezu Sunorekin?

  • Letrak sortu: Idatzi zure abestiaren letra edo utzi Sunok zure argibideetan oinarritutako letrak sortzen.
  • Melodiak sortu: Melodiak sortzeko, aukeratu zure letrekin bat datozen hainbat genero eta estiloen artean.
  • Egokitu eta ekoiztu: Soinua egokitzeko Sunok dakartzan tresnak erabil ditzakezu, efektu bereziak gehitzeko eta abestiak ekoizteko.
  • Zure sorkuntzak partekatu: Amaitutakoan partekatu zure abestiak lagunekin eta sare sozialetan.

Nola sortu abestia

Lehenik eta behin, sartu Suno AI webgunean app.suno.ai.

  • Erregistratu: Sunon zure lehen aldia bada, klikatu “Registrarse” eta osatu formularioa zure kontua sortarazteko.
  • Sortu: Joan “Crear” edo “Create” atalera.
  • Pentsatu garatu nahi duzun gai edo letra batean.
  • Sortu melodia: Gainerakoa Sunok egingo du, zure hitzekin bat datorren melodia sortuz.
  • Xehetasunak: Pertsonalizatu soinua zure gustura.
  • Ekoiztu eta partekatu: Azkenean, ekoiztu eta partekatu zure maisulana.

Suno doakoa al da?

Bai, Suno dohanik erabil dezakezu! Sunoren doako bertsioak abestiak sortzen esperimentatzeko aukera ahalbidetzen dizu, plataformaren funtzionalitate guztiak erabiliz. Gainera, zure kreditu guztiak kontsumitzen badituzu, ez kezkatu! Egunero 50 kreditu agertuko zaizkizu automatikoki.

Ba al dago premium bertsiorik?

Bai, doako bertsioaz gain, Sunok ordaindutako bi harpidetza plan ditu: Pro eta Premier. Pro harpidetzarekin, hilean 2,500 kredituko jasotzen dituzu. Premier aukerarekin, hilean 10,000 kredituko jasotzen dituzu. Behar ezkero, bi planek kreditu gehigarriak erosteko aukera ahalbidetzen dute.

Adimen Artifizialei buruz ikasten jarraitu nahi duzu?

Ba al zenekien adimen artifizialek zure eguneroko bizitza errazteko gaitasuna dutela? Bisitatu zure hurbileneko KZGunea eta eman izena Adimen artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak ikastaroan.