Facebook -en mota guztietako ekialtaldietan parte hartzeko aukera dituzu: batzuk publikoak dira, beste batzuk pribatuak, eta denetarik dago, jaialdietatik eta talde-bileretatik hasi eta lagun eta senideen urtebetetzeetara arte. Baina, ekitaldi batzuetan apuntatzen zarenean, hauen antolakuntza astuna bihur daiteke, Facebookek ez baitu denak batera ikusteko moduko egutegirik.
Hobeto antolatzeko eta interesatzen zaizkizun ekitaldi guztiak eskura izateko, agenda pertsonalizatu bat sor dezakezu, Facebookeko gertaerak Google Calendarrekin sinkronizatuz. Google Calendarren urtebetetzeak gehitzen dituzunean bezala da. Pausoz pauso nola egin azalduko dizugu.
Facebookeko gertaerak Google Calendarren sinkronizatu
Facebookeko gertaerak Google Calendarrera gehitu ditzakezu Facebookeko webgunetik edo aplikaziotik.
Has gaitezen!
Ordenagailutik
Lehenik, hasi saioa Facebooken eta joan “Gertaerak” atalera konfigurazio-menuan. Aukeratu egutegiari gehitu nahi diozun gertaera, ukitu hiru puntuak eta aukeratu «Gehitu egutegira» aukera.
Lehio berri bat irekiko da; sakatu «Esportatu» ekitaldia zure ordenagailuan .ics formatuan deskargatzeko. Ondoren, sartu Google Calendarren.
Egutegiaren barruan zaudela, zoaz goiko menuan engranaje forma duen ikonora, eta klikatu «Konfigurazioa» atalean. Pantailaren ezkerraldean dagoen menuan, sakatu «Inportatu eta esportatu». Menu berri bat irekiko da. Sakatu “Aukeratu zure ordenagailuko fitxategi bat” eta aukeratu Facebooketik deskargatu zenuen .ics fitxategia. Azkenik, sakatu «Inportatu» botoia Facebookeko gertaera Googleren egutegira gehitzeko.
Aplikaziotik
Ireki Facebookeko aplikazioa eta ukitu menuko ikonoa non zure profileko argazkia agertzen den. Sartu “Gertaerak” atalean. Jo ezazu egutegian gehitu nahi duzun ekitaldiraa eta, ondoren, aukeratu hiru puntuak.
Bertan menu bat agertuko da; hautatu «Gehitu egutegira» eta aukeratu ekitaldia gorde nahi duzun Googleko kontuan. Gertaera automatikoki gehituko da zure Google Calendarrera, ez zaizu ahaztuko eta ekitaldira joan ahal izango zara.
Zer iruditu zaizu trikimailua?
Sar ezazu zure iruzkina