Kaixo, KZguneko lagunok! Dagoeneko gabonak bertan ditugu eta supermerkatura joateko astirik ere ez baldin badut, ez dakit nola antolatu dena erosteko. Zer nolako estresa! Duela egun batzuk, Iñaki, KZguneko ikastaroetako nire ikaskidea, berehala konturatu zen oso kezkatuta zegoela, eta zer gertatzen zaidan galdetu zidan.
Gabonetako opariak erosteko astirik ez dudala kontatu nion, eta Iñakik berehala esan zidan horrek konponbidea bazuela, eta online eros ditzakedala. Nik egia esan, ez daukat konfiantza handirik teknologiekin, eta orduan Iñakik, aurrez aurreko KZguneko ikastaro bat gomendatu zidan : “Erosketa eta ordainketa segurua Interneten“.
Gaur egun, gero eta jende gehiago fidatzen da saltoki elektronikoez erosketak egiteko. Hala ere, Interneteko segurtasuna etengabeko kezka da, gure informazio pertsonala eta finantzarioa arriskuan jar dezaketen zibermehatxu ugari baitaude. Ikastaro honetan online erosketak modu seguru eta fidagarrian egiteko kontuan hartu beharreko alderdi guztiak ikusten dira.
Azkenean, animatu egin nintzen, eta gabonetako erosketak etxean egiten ikasi nuen, arazorik eta arriskurik gabe. Ikastaroan pausoz pauso eta bakoitzaren erritmoan irakasten dizute.
Gaur ostirala, astebete geroago, Iñakik etxean ditudan kaxa guztiei buruz galdetu dit, eta gabonetako opariak direla esan diot, eta nire sofatik erosi ditudala.
Hau da behar nuena, orain aditua naiz online erosketetan! Oraindik ez badakizu Internet bidez nola erosi, hitzordua eska dezakezu KZgunean eta lagunduko dizute.
Sar ezazu zure iruzkina