Pasahitz seguruak eta fidagarriak aukeratzea ez da hain erraza, eta are gutxiago guztiak buruz ikastea. Gaur, KZguneatik, pasahitzen kudeatzaile bat aukeratzerakoan akatsak nola ekidin proposatzen dizugu.

Zer da pasahitzen kudeatzaile bat

Pasahitzen kudeatzaile bat gure erabiltzaileak eta pasahitzak gordetzeaz arduratzen den programa informatiko bat dela esan genezake. Funtzionatzeko modua datu-base zifratu bat sortzean oinarritzen da, eta bertara gako nagusi baten bidez sartzen da.

Mota guztietako aplikazioak eta onlineko plataformak babesteko gero eta pasahitz gehiago erabiltzen ditugula kontuan hartuta, garrantzi handia dute pasahitzen kudeatzaile hauek.

Gaur egun, programa eta plataforma ugari ditugu, pasahitzen kudeatzaile gisa. Doakoak eta ordainpekoak daude, edo funtzio mugatukoak. Ezer baino lehen, gure beharretara gehien egokitzen dena aukeratu behar dugu.

Pasahitzen kudeatzailearen gako nagusia ondo aukeratu

Saihestu behar duzun akats nagusia gako maisua beste nonbait jartzea da. Adibidez, agian pasahitz bera erabiltzen duzu Facebooken, postan edo Interneteko beste edozein plataformatan. Hori arazo bat da, eta zure gako guztiak agerian gera daitezke.

Gainera, beste aholku bat da pasahitzen kudeatzailearen gako nagusia noizean behin aldatzea. Egunerokoan erabiltzen duzun beste edozein zerbitzu edo kontutan egin beharko zenukeen zerbait da. Noizean behin aldatzea ideia ona da arazoak saihesteko eta zure kontuetara inor sartu ahal ez izateko.

Saihestu beharreko beste akats batzuk

Hainbat plataformarekin bateragarria ez izatea: Kudeatzaile batek bateragarria izan behar du mahai gaineko sistemekin (ordenagailuak) zein mugikorrekin (smartphoneak eta tabletak). Horrela, gure gako guztiak eskuragarri izango ditugu edozein unetan eta tokitan, bai tokiko segurtasun-kopia baten bidez, bai hodeiaren bidez, hainbat gailu erabiliz.

Kudeatzailearen funtzio gehigarriak aprobetxatu: Atera iezaiozu ahalik eta etekinik handiena kudeatzaileari, eta aprobetxatu eskaintzen dizkizun funtzio guztiak, hala nola pasahitz konplexuak automatikoki sortzeko tresnak.

Gako-kudeatzailea eguneratuta izatea: Programa eguneratu gabe mantentzen baduzu, bertsio zaharkituekin, erasotzaileek ustiatu ditzaketen ahultasunak izan ditzakezu, gordeta dituzun gako guztiak ikusiz.

Zure sarbide-giltza ez partekatu: Hobe da denbora pixka bat galtzea eta ondo gordetzea, hirugarrenekin partekatzea baino, hau ez genuke inoiz egin behar.

Interneteko segurtasunari buruz gehiago ikasi nahi baduzu, eman izena KZgunearen aurrez aurreko ikastaro honetan “Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean “ Animatu!