Gabonak iritsi dira KZgunera. Aurten ere, apaingarriz eta argiz inguratuta gaude, gabon kanten soinuak biltzen gaitu eta gainera, errege magoak azken 12 hilabeteetan, denok primeran portatu zaretela egiaztatzen ari dira.

KZguneak ere jai honetan parte hartu nahi du eta horretarako, jai zoriontsuak opa nahi dizkizugu, eta 2025ean zure desio guztiak bete daitezen.

Gaurko sarreran, aurtengo zortzi sarrera ikusienak gomendatuko dizkizugu, web orriekin, aplikazioekin eta beste nobedade askorekin.

Teklatua: komando eta lasterbide erabilgarrienak

Teklatuetarako komando eta lasterbideak ezagutzea oso erabilgarria izan daiteke ordenagailuarekin lan egiteko. Komando bat teklatuko tekla bat edo gehiago sakatuz egiten den ekintza bat da, sagua erabili gabe. Teklatu lasterbide soil bat erabiliz, programen sagua edo menuak erabiliz lortzen den gauza bera lor dezakegu.

Linuxen banaketa arinenak

Ordenagailuak, gaur egun, bigarren planora pasatzen ari dira, kasu askotan gailu eramangarriak erabiltzen baitira, hala nola, egunero erabiltzen ditugun smartphoneak edo tabletak, askotan ordenagailu gisa erabil itzakegunak teklatu bat eta hainbat hedagailu gehituz funtzionaltasuna handitzeko.

Googleren itzultzailea: erabilerak eta trikimailuak

Googleren itzultzailea Googleren aplikazio arrakastatsuenetako bat da, hitzak, esaldiak, testuak… itzultzeko balio duena. Aplikazioak webguneak eta dokumentuak ere itzultzen ditu. Oso erraz erabiltzen da, eta dozenaka hizkuntza desberdin erabiltzeko aukera izango duzu.

6 aholku zure hatz-marka digitala murrizteko

Oporretan, jende askok eramaten ditu gailu mugikorrak oporretara, ezin baitira deskonektatuta egon. Hala ere, kontuz ibili behar da. Izan ere, mugikorrak tenperatura altuen eraginpean egoteak oso eragin negatiboa izan dezake epe laburrean edota ertainean.

Zure Smartphonea udako berotik babesteko aholkuak

Oporretan, jende askok eramaten ditu gailu mugikorrak oporretara, ezin baitira deskonektatuta egon. Hala ere, kontuz ibili behar da. Izan ere, mugikorrak tenperatura altuen eraginpean egoteak oso eragin negatiboa izan dezake epe laburrean edota ertainean.

Instagrameko neurri berriak nerabeen kontuetarako

Instagramen 18 urtetik beherakoen kontuak pribatuak izango dira berez, hau da, kontuaren titularrak onartutako jarraitzaileek bakarrik ikusi ahal izango dituzte haien argazkiak eta argitalpenak. Instagramen kontu bat sortzen duzunean, kontu hori publikoa izaten da konfigurazioan pribatutasuna aldatu arte. Hori aldatu egingo da nerabeen kontuetan.

Internet bidezko iruzur ohikoenak

Internet bidezko iruzur ohikoenak hainbat modutan ager daitezke. Horregatik, funtsezkoa da balizko iruzurren berri izatea. Internetek sekulako aldaketa ekarri dio gizarteari. Hala ere, honek Internet bidezko iruzurren gorakada ere ekarri du. Horregatik, garrantzitsua da iruzur mota guztien berri izatea eta nola babestu jakitea.

Zer da Doxing-a?

Norbaiti doxing egiteak bere informazio pertsonala Interneten publiko egitea dakar, hala nola; helbidea, argazkiak, benetako izena edo bizilekua, besteak beste. Praktika horri “doxing” edo “doxxing” ere esaten zaio, eta, oro har, beste pertsona batzuei kalte edo eraso egin nahi dieten pertsonek erabiltzen dute.

Eta amaitu aurretik, KZguneko talde osoak gabon zoriontsuak opa dizkizuegu:

Jai zoriontsuak eta urte berri on!