Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur ostiralero bezala, Iñakirekin, KZguneko ikastaroetako ikaskidearekin, kafe bat hartzeko geratu naiz. Urte berria zoriondu ondoren, Gabonei buruz hitz egiten hasi gara.
Ia mendian harrapatuta geratu ginela kontatu diot. Izan ere, mendira poz pozik igotzen ari ginela, elurrezko paisai ederrak genituen inguruan, baina elurra egiten hasi zen, eta bat-batean errepideak izotzezko pista zirudien.
Zorionez, kateak genituen kotxean, baina inork ez genekien jartzen. Orduan nire semeari YouTuben kateak jartzeko tutorial bat bilatzea bururatu zitzaion. Bideo asko zeuden, batekin saiatu ginen eta azkenean ez zen hain zaila izan. Jarri eta arazorik gabe iritsi ginen.
Iñakik esan dit nire semeak arrazoi zuela, eta YouTuben tutorial asko aurki ditzakedala.
Hau da behar nuena, orain dena YouTuben bilatzen dut! Janaria prestatzeko, iturria konpontzeko, orbanak garbitzeko… Edozer! Oraindik ez badakizu YouTube nola erabili, KZgunean hitzordua eska dezakezu eta lagunduko dizute.
Sar ezazu zure iruzkina