Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur, auzoko kafetegian gosaltzen ari nintzela, Amaiarekin, KZguneko ikastaroetako nire ikaskidearekin, topo egin dut. Asteburuan zer egingo dugun, eta urtarrileko merkealdiei buruz hitz egiten ari ginela, SmartTV bat erosi berri dudala kontatu diot.
Amaiak gaiaren inguruan interes handia zuen, eta horrelako telebista bat erabiltzen dakidan galdetu dit. Gutxi gorabehera menderatzen dudala esan diot, SmartTVk aplikazioak ditu eta streaming plataformetan denetarik ikus dezaket. Telebista antenaren beharrik gabe ikus dezaket, dena Netflix edo Prime Video bezalako plataformetan dago.
Amaiak azaldu didanez, plataformak ikusi nahi dudana aukeratzeko aplikazioak dira. Orduan zalantza batzuk sortu zaizkit eta KZguneak gaiarekin zerikusia duen ikastaroren bat duen begiratzen hasi gara.
Hala, KZgunearen webgunean, “Ezagutu streaming plataformak” hitzaldia aurkitu dugu eta azkenean, biak apuntatu gara.
Hau da behar nuena, horrela nire telebista berria erabili ahal izango dut! Oraindik streaming plataformak ezagutzen ez badituzu, KZgunean hitzordua eska dezakezu eta lagunduko dizute.
Sar ezazu zure iruzkina