Zer kontsumitzen dugun benetan ezagutzen al dugu? Zein irizpidek eragiten dute gure erosketa-erabakietan? Osasuna lehenesten dugu ala ontziaren diseinuak erakarrita erabakitzen dugu? Gaur KZgunean produktuen barra-kodea eskaneatzeko eta haien inguruko informazio erabilgarria lortzeko aplikazio batzuk aurkeztuko dizkizugu.

Egun osoan gure smartphone-a gurekin eramateak tresna ezinbestekoa bihurtu du. Oraingoan, barra-kodeak eskaneatzeko tresna gisa erabiliko dugu, erosi nahi ditugun produktuak argiago aztertu eta ulertzeko.

Yuka: Produktu osasungarri eta seguruagoak aukeratzen laguntzen duen aplikazioa. 

Produktu-etiketak maiz konplexuak eta argiak ez diren mundu batean, Yuka aplikazioa kontsumitzaileen bizitza errazteko iritsi da. Tresna honek elikagaiak eta kosmetikoak erosteko modua iraultzen ari da, haien kalitate eta segurtasunari buruzko informazio argi eta eskuragarria eskainiz.

Zer da Yuka? 

Yuka mugikorretarako aplikazio bat da, elikagaiak eta produktu kosmetikoak aztertzeko aukera ematen duena, haien barra-kodea eskaneatuz. Aplikazioak produktua ebaluatzen du eta puntuazio bat eskanitzen du, kontsumitzaileei osasungarria den ala ez ulertzen laguntzeko.

Elikagaietarako: Puntuazioa kalitate nutrizionalaren arabera (kaloriak, gantzak, azukreak, gatza, etab.), gehigarriak eta produktua ekologikoa denaren arabera egiten da. 

Kosmetikoetarako: Osagaien segurtasuna aztertzen da, osagai kaltegarriak edo eztabaidagarriak azpimarratuz. Produktu batek kalifikazio txarra jasotzen badu, Yuka aplikazioak alternatiba osasungarriago edo seguruagoak ere iradokitzen ditu, erabakiak hartzea erraztuz.

Nola funtzionatzen du? 

Barra-kodea eskaneatzea: Elikagai edo kosmetiko produktu baten barra-kodea eskaneatzea ahalbidetzen du.

Ezaugarri nagusiak 

Puntuazio sistema: 0tik 100era bitarteko tartea erabiltzen du, non 100 kalifikaziorik onena den.

 Kolorazio intuitiboa: Berdea (ona), laranja (moderatua), gorria (txarra).

 Datu-base komunitarioa: Erabiltzaileek produktu berriak gehituz lagundu dezakete.

MyRealFood: Realfooding mugimendua sustatzen duen aplikazioa.

Zer da Realfooding mugimendua?

MyRealFood Realfooding mugimendutik sortu zen, Carlos Ríos nutrizionista espainiarra sortu zuen filosofia, produktu ultraprozesatuak elikagai erreal eta prozesatu osasungarriekin ordezkatzea aldezten duena. Bere lema sinplea da: “Benetako janaria jatea”.

Nola funtzionatzen du MyRealFood?

Produktuen eskaneatzailea: Elikagaien barra-kodeak eskaneatzeko aukera ematen du, hiru kategoriatan sailkatzeko:

Benetako elikagaiak: Gehien gomendatzen direnak, fruta, barazkiak, haragi freskoak, arrautzak, etab. bezalakoak.

Prozesatu onak: Prozesamendu minimoa duten produktuak eta osagai kaltegarririk ez dituztenak, hala nola esnea, jogurt naturalak edo kontserba osasungarriak. Ultraprozesatuak: Nutrizio-balio baxua duten elikagaiak, azukre kopuru handia, gantz transak edo gomendagarriak ez diren gehigarriak dituztenak.

Ezaugarri nagusiak 

Sailkapen argia: Produktuak hiru koloretan banatzen dira, kategoriaren arabera: berdea (erreala), horia (prozesatua ona) eta gorria (ultraprozesatua). 

Nutrizio heziketa: Etiketak interpretatzen eta aukera osasungarriagoak aukeratzen irakasten du. 

Pertsonalizazioa: Erabiltzaileek aplikazioa beren beharren arabera moldatu dezakete, osasun helburu espezifikoak edo dieta lehentasunak bezala.

Gure elikadura zaintzea oso garrantzitsua da, baina beharrezkoa da elikagaiekin harreman ona izatea eta kaloria eta gantz gutxiko elikagaiak soilik kontsumitzearekin ez obsesionatzea. Elikadura osasungarrirako onena aukera elikagarriagoen eta gutxi elikagarriak direnen arteko oreka mantentzea da.

Orain elikadura osasungarriagoa izaten lagunduko dizuten aplikazioak ezagutzen dituzula, osasuntsu mantentzeko aplikazio bat ezagutzea gustatuko litzaizuke?

Zure bizimodu osasungarria osatzeko, Kzguneako ikastaro hau gomendatzen dizugu, aktibo mantentzeko eta zure ongizate fisikoa hobetzeko aproposa: Google Fit eta Wikiloc-ekin bizitza aktibo mantentzea.