Gaur egun inteligentzia artifizialen arteko lehia gogorra bizitzen dugun honetan, beste IA berri bat agertu da eta teknologia berrien panorama astintzen dabil: Grok.
Tresna berritzaile honek aurrekoak gainditzen ditu, ez soilik errendimendu eta gaitasunen aldetik, baizik eta inteligentzia artifizialetik espero dugunari beste ikuspuntu bat eman diolako. Ezaugarri aurreratuak eta arazo konplexuak konpontzeko ikuspegi bereziak ditu Grok-ek eta honek erabiltzaileen eta adituen arreta erakarri du. Gaur, KZgunean, IA iraultzaile hau dakargu eta teknologiaren mundua nola eraldatzen ari den kontatuko dizugu.
Bere gaitasun iraultzaileengatik eta ikuspegi berritzailearengatik Grok goraipatua izan den arren, dena ez da dirudien bezain perfektua. Abiarazi zenetik, Grok IA, polemika eta kritikaren objektu izan da. Puntu polemiko nagusietako bat bere irudi esplizitu eta manipulatzaileak sortzeko gaitasuna da (ohiko iragazkirik gabe). Honek IAren erabilera desegokiari buruzko kezkak sortu ditu eta dagoeneko kalteak sortu ditu. Gainera, Grok estereotipo negatiboak eta iraingarriak sustatzen dituzten edukia sortzeaz akusatu dute, irudi arrazistak, matxistak eta xenofoboak barne. Elon Musk sortzailearen adierazpenen arabera IA “iragazkirik gabea” sormenari bultzada emateko da, hala ere, aditu eta erabiltzaile askok teknologia honen inplikazio etiko eta sozialengatik kezkak adierazi dituzte.
Grok, X (Twitter) izeneko sare sozialean txertatuta dago eta Grok 2 izeneko bertsio berri bat kaleratu dute dagoeneko. Bertsio hau erabiltzaile guztientzat doakoa da eta ezaugarri interesgarri batzuk ditu.
Hemen dituzu berritasunen laburpen bat:
Doako sarbidea: Orain X (lehen Twitter) erabiltzaile guztiek Grok erabil dezakete premium harpidetzarik gabe.
Irudien sorkuntza: Grok 2k irudi hiperrealistak sor ditzake deskribapen testualetatik. Honek inoiz sortu ez diren egoeren irudiak asma ditzake (aurretik aipatutako polemika tartean).
Iragazkirik gabe: Beste IAk ez bezala, Grok 2k ez du iragazki etiko zorrotzik, eta horrek irudi polemikoak sor ditzake.
Multimodala: Grok 2k galderak erantzun ditzake, arazoak konpondu eta Interneten bilaketak egin denbora errealean.
Modu dibertigarria: Web bertsioan, menuan irristailu baten bidez sartzeko modua dago, nahiz eta aplikazioan oraindik ez dagoen eskuragarri.
Grok-en gaitasunak nola aprobetxatu ditzaket?
X aplikazioan edo honen webgunean botoi bat aurki dezakezu zuzenean IA iraultzaile honetara sartzeko. Zure irudimena erabili besterik ez duzu, pentsatu nola lagun zaitzakeen Grok egunerokotasunean. Adibidez: edukien sorkuntza, ikerketan laguntza, irudien sorkuntza, arazo teknikoentzako konponbidea, plangintza eta antolaketak, esperientzien pertsonalizazioa…
Grok-ez gain beste inteligentzia artifizial batzuk ezagutu nahi badituzu eta hauei buruz gehiago ikastea interesatzen bazaizu… Arlo liluragarri honetan trebetasunak eta ezagutzak handitzeko KZgunea-n ikastaro bat eskaintzen dizugu: Inteligentzia artifiziala, ChatGPT eta bere alternatibak.
Sar ezazu zure iruzkina