Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur ostiral goizero bezala, nire auzoko supermerkatura asteburuko erosketak egitera hurbildu naiz, eta Mikelekin topo egin dut, KZguneko ikastaroetako nire ikaskidearekin.
Mikelek erosi nahi nituen zereal batzuen etiketa irakurtzen ikusi nau, eta orduan laguntza behar nuen galdetu dit. Hobeto jan behar dudala esan didatela kontatu diot, eta produktuen etiketak irakurtzea oso zaila iruditzen zaidala azaldu diot.
Orduan, Mikelek Yuka gomendatu dit, produktuaren barra kodea eskaneatu eta produktua osasungarria den ala ez esaten dizun aplikazioa.
Eskuan nituen zerealak eskaneatu ditugu, eta produktuak ez zirudien oso osasungarria. Apalean utzi dut eta app-ak eskaintzen zizkidan aukera osasungarrienak ikusi ahal izan ditugu. Gainera, kosmetikako produktuak ere azter ditzaket.
Ideia izugarri gustatu zait, eta azkenean aplikazioa bertan deskargatu dut! Oraindik Yuka ezagutzen ez baduzu, KZgunean hitzordua eska dezakezu eta lagunduko dizute.
Sar ezazu zure iruzkina