Smartphone erabiltzaile askorentzat Spam deituriko deiak benetako buruhauste bihurtu dira. Behin eta berriz egiten diren telemarketing dei gogaikarrietatik hasita eta informazio pertsonala lapurtzea helburu duten telefono iruzur arriskutsuetaraino, eragozpen horiek gure eguneroko bizitzak eteteaz gain, arriskuan jartzen gaituzte baita ere.

Dei automatikoak edo ‘robocalls’ deiturikoek beste frustrazio-geruza bat gehitzen dute, beren izaera inpertsonal eta errepikakorrarekin. Etete horiek haserrea eta estresa eragiten baitute, gure osasun mentalari kalte eginez. Etengabeko antsietatea eragiteaz gain segurtasun-arrisku larriak ere eragiten dituzte.

Horregatik, KZgunetik, gaur hainbat trikimailu eraginkor partekatuko dizkizugu dei gogaikarri horiek saihesteko eta zure egunerokoan lasaitasuna berreskuratzeko.

Androiderako konfigurazioa

Trikimailu hau Android ereduaren eta bertsioaren arabera alda daiteke, baina, orokorrean, hauek dira jarraitu beharreko pausuak:

  1. Ireki “Telefonoa” edo “Deiak” aplikazioa: Hasi aplikazioa zure hasierako pantailatik edo aplikazioen pantailatik.
  2. Sakatu goiko eskuineko izkinako hiru puntutxo bertikalak eta sakatu “Dei-ezarpenak”: Deiak konfiguratzeko aukeretara eramango zaitu.
  3. Bilatu eta hautatu “Zerbitzu gehigarriak” aukera: hemen aurkituko dituzu zure deiak maneiatzeko hainbat aukera gehigarri.
  4. Itzali etengailua “Erakutsi nire deiaren IDa”: Horrek zure zenbakia ezkutatuko du deiak egiten dituzunean, eta spam deiak jasotzeko probabilitatea murriztuko du.

Robinson zerrenda

Robinson zerrenda, Espainiako Ekonomia Digitalaren Elkarteak (Adigital) kudeatzen duena, zure aliaturik onena da nahi ez dituzun komunikazio komertzial gogaikarrien aurka. Telefonoz, posta elektronikoz edo postaz iristen bazaizkizu ere, jasotzen duzun publizitate intrusiboaren kopurua nabarmen murriztea da zerrenda honen helburua. Gainera, enpresek Robinson zerrenda kontsultatu behar dute edozein publizitate-kanpaina abiarazi aurretik, eta zerrenda horretan izena eman duten pertsona guztiak baztertu behar dituzte.

  1. Bisitatu Web Orria: Robinson Zerrendaren webgune ofizialean sartu www.listarobinson.es helbidean.
  2. Erregistroa: Kontu bat sortu behar duzu zure izena, helbide elektronikoa eta oinarrizko beste datu batzuk emanez. Erregistratu ondoren, posta elektroniko bat jasoko duzu kontua berresteko.
  3. Gehitu zure datuak: Kontua baieztatu ondoren, hasi saioa eta gehitu babestu nahi dituzun harremanetarako datuak. Telefono-zenbakiak, helbide elektronikoak eta posta-helbideak sar ditzakezu.
  4. Baieztapena: Berretsi gehitu dituzun datuak. Enpresek zure eskaera errespetatu behar dute hiru hilabeteko epean.

“Ez molestatu” modua

Zure Android telefonoan “Ez molestatu” modua konfiguratzeko, jarraitu urrats hauek:

  1. Ireki “Ezarpenak” aplikazioa zure telefonoan.
  2. Pantailaren goiko aldetik sartu zaiztezke, eta “Soinua” edo “Jakinarazpenak” ikonoan ukitu behar dezu.
  3. Hautatu “Ez molestatu (No molestar)“.
  4. Aktibatu “Ez molestatu (No molestar)” modua etengailua ukituz edo “Aktibatu” sakatuz.
  5. Konfigurazioan salbuespenak jar daitezke nahi baduzu. Kontaktu, alarma edo aplikazio espezifiko batzuentzako adibidez.

Zure datuen segurtasuna babestu nahi baduzu eta modu eraginkorrean nola egin ikasi nahi baduzu, KZguneko Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean” ikastaroan izena ematea gomendatzen dizugu. Ikastaro honetan, zure informazio pertsonala babesteko moduari buruzko funtsezko ezagutzak eskuratzeaz gain, zure burua ingurune digitalean babesteko dauden jardunbide eta tresna onenak ere ezagutuko dituzu. Aukera paregabea da zure trebetasunak indartzeko eta zure datuak beti salbu daudela ziurtatzeko.