Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur, ostiralero bezala, etxea pixka bat garbitzen hasi naiz eta xurgagailua pasatzen ari nintzela, mugikorrean dei bat jaso dut. Berehala, zenbaki ezezagun bat zela ikusi dut, baina badaezpada erantzutea erabaki dut.
Deia hartzean, nire bankuko zerbitzu teknikotik deitzen zidatela eta nire kontuan jarduera susmagarri bat antzeman zutela esan didate. Orduan datu batzuk egiaztatu behar zituztela azaldu didate.
Deiak harritu egin nau, hasiera batean dena ondo daukadalako eta telefonoaren beste aldean zegoen pertsonak lapurtzea saihesteko zela esaten zidalako. Orduan, nire kontuko zenbakia eta sartzeko gakoa eskatu dizkit.
Une horretan bertan, Jonek, KZguneko gure hezitzaileak, beti ondorengoa gogorarazten digula gogoratu dut; bankuek ez dutela inoiz gakorik telefonoz eskatzen, eta norbaitek egiten badu, iruzurra dela. Beraz, telefonoa eskegi dut eta eskatzen zizkidan datuak ez ditut eman.
Eskerrak zibersegurtasunaren inguruko ikastaro hura egin nuela KZgunean! Horri esker, ez naiz tranpan erori. Oraindik ez badakizu segurtasunez nola jokatu, hitzordua eska dezakezu KZgunean eta lagunduko dizute.
Sar ezazu zure iruzkina