Inoiz gertatu al zaizu argazki ikusgarri bat ateratzean, enkoadraketa txarra dela konturatzea eta argazkia guztiz hondatu izana? Zenbat alditan atera duzu argazki perfektua baina ohartu zara eraikinak, hankak edo irudiaren beste zati garrantzitsu bat moztu duzula? Inoiz saiatu al zara argazkiak handitzeko webguneekin baina konturatu zara pixelak galtzen direla edo gehiegi deformatzen direla irudiak?

Ez kezkatu, gaur, KZgunean, arazo horiek konpontzeko 4 webgune ekarri dizkizugu.

Adimen artifizial aurreratuenak erabiltzen dituzten webgune hauek aurkezten dizkizugu zure argazkiekin dituzun arazo horiek konpondu ahal izateko.

AI Ease

AI Ease, sarean argazkiak editatzeko tresna multzoa da, zure eskura jartzen ditu adimen artifizial ezberdinak.

Nola handitu dezaket irudi bat AI Ease-rekin?

  1. AI Ease-ra sartu: Sartu AI Ease webgunera.
  2. Kargatu zure irudia: Egin klik argazkia igo nahi duzun botoian. Zure gailutik handitu nahi duzun irudia aukeratu dezakezu.
  3. Hautatu bereizmena: Irudia kargatu ondoren, AI Ease-k tamaina handitzeko aukerak eskainiko dizkizu. Irudia zenbat handitu nahi duzun aukeratu dezakezu.
  4. Prozesatu irudia: Tamaina hautatu ondoren, egin klik irudia prozesatzeko botoian. AI Ease-k bere adimen artifizialaren teknologia erabiliko du irudia kalitatea galdu gabe handitzeko.
  5. Deskargatu irudia: Prozesua amaitutakoan, zure gailuan handitutako irudia deskargatzeko aukera izango duzu.

Pixelcut

Pixelcut argazkiak editatzeko tresna bat da, adimen artifizialak bultzatua, eta zure irudiak erraz eta azkar hobetzeko funtzio ugari eskaintzen ditu zure Android edo IOS gailuan.

Nola handitu dezaket irudi bat nire Smartphonean Pixelcut erabiliz?

  1. Ireki Pixelcut: Deskargatu eta ireki aplikazioa zure iOS edo Android gailuan.
  2. Kargatu zure irudia: Aukeratu handitu nahi duzun irudia zure galerian.
  3. Hautatu handitze tresna: Menu barran, hautatu “Filtros neuronales” eta gero aukeratu “Super Zoom”.
  4. Doitu tamaina: Erabili irristailua irudia nahi duzun tamainara handitzeko.
  5. Deskargatu irudia: Tamainarekin pozik zaudenean, deskargatu handitutako irudia zure gailura.

Img2Go

Img2Go tresna honek irudiak sarean handitzeko aukera eskaintzen dizu, zure argazkien kalitatea hobetzen eta handitzen duena. Sarean izanik, ez duzu aplikaziorik edo programarik deskargatu behar.

Nola handitu dezaket irudi bat Img2Go-rekin?

  1. Sartu Img2Go-ra: Joan Img2Go webgunera eta hautatu “Irudia Handitu” aukera hasierako orrian.
  2. Kargatu zure irudia: Egin klik “Fitxategia Hautatu” edo “Upload File” botoian eta kargatu handitu nahi duzun irudia. JPG, PNG edo GIF bezalako formatu ezagunetako irudiak igo ditzakezu.
  3. Hautatu handitze faktorea: Hautatu zure irudiarentzat nahi duzun handitze faktorea. Zabalera eta altuera aldatu ditzakezu, ehunekoa aukeratu dezakezu tamaina aldatzeko.
  4. Prozesatu irudia: Egin klik “Hasi” edo “Start” botoian handitze prozesua hasteko. Tresnak adimen artifiziala erabiliko du irudiaren kalitatea galdu gabe hobetzeko.
  5. Deskargatu irudia: Prozesua amaitutakoan, zure gailuan handitutako irudia deskargatzeko aukera izango duzu.

DeepImage

DeepImage-ek adimen artifiziala erabiltzen du zure irudiak hobetzeko eta handitzeko (jatorrizko kalitatea mantenduz).

Nola handitu dezaket irudi bat DeepImage-rekin?

  1. Sartu DeepImage-ra: Joan DeepImage webgunera eta hautatu “Upscale Image” (Irudia Handitu) aukera.
  2. Kargatu zure irudia: Egin klik “Upload” (Igo) botoian eta aukeratu zure gailutik handitu nahi duzun irudia.
  3. Hautatu handitze faktorea: Hautatu zure irudiarentzat nahi duzun handitze faktorea. Zabalera eta altuera doitu ditzakezu, ehunekoa aukeratu dezakezu baita ere.
  4. Prozesatu irudia: Egin klik “Start” (Hasi) botoian handitze prozesua hasteko. DeepImage-k adimen artifiziala erabiliko du irudiaren tamaina kalitatea galdu gabe hobetzeko.
  5. Deskargatu irudia

Argazkilaritza gogoko duzu? Zure smartphonen bidez irudi ikusgarriak harrapatu nahi dituzu? Zure mugikorraren kamerari etekin handiena atera nahi diozu? KZguneako ikastaro hau gomendatzen dizugu: Atera argazkiak une bakoitzerako zure smartphonearekin