Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur, etxeko lanak amaitu ondoren, atseden hartzeko eta nire serie gogokoena ikusteko tarte txiki bat nuen. Mikel gonbidatu dut, KZguneko ikastaroetako nire laguna, baina dena prest genuenean, ez nuen telebistaren agintea aurkitzen.

Egia esan, egun pare bat neramatzan agintea ikusten ez nuena, eta orduan Mikelek ea zergatik ez dudan mugikorra aginte gisa erabiltzen galdetu dit. Ni harrituta, ez nekien mugikorra horretarako erabil nezakeela, eta nola egiten den galdetu diot.

Mikelek mugikorra urrutiko aginte bihurtzeko aplikazioak daudela azaldu dit:

  • Control remoto para todos TV aplikazioa deskargatu behar duzu.
  • Mugikorra eta telebista WIFI berera konektatuta daudela ziurtatu.
  • Eta orduan, adierazten dizkizun jarraibideen arabera aplikazioa konfiguratu behar duzu.

Oso erraza iruditu zait, eta orain kanalez alda dezaket, bolumena igo… dena mugikorrarekin eta agintearen bila erotu gabe. App-a konfiguratu ondoren, telesaila jarri dugu, eta orduan, telebistaren agintea agertu da. Betikoa! Orain bi aginte ditut: fisikoa eta digitala.

Horixe zen behar nuena! Oraindik ez badakizu mugikorra urrutiko aginte gisa nola erabili,  KZgunean hitzordua eska dezakezu eta lagunduko dizute.

KZgunean zure zain gaude!