Ordaindu behar izan gabe kalkulu orriak egiteko Google Kalkulu Orriak aukera onena da. Gainera, denbora errealean taldean lan egiten, dena hodeian gordetzen eta edozein gailutatik sartzen uzten dizu. Gainera, formulak, grafikoak eta funtzio gehiago dauzka. Konponbide ezin hobea da online, taldean eta arazorik gabe lan egiteko.

Zer da Google Kalkulu Orriak?

Googleren programa bat da, Excelen antzeko funtzio asko dituena, baina lizentziarik ordaindu beharrik gabe. Googleren kontu bat baino ez duzu behar, eta prest. Kalkulu orriak sortu, editatu eta partekatu ditzakezu Interneteko edozein gailutatik. Gainera, dena automatikoki gordetzen da Driven, beraz, ahaztu datuak galtzeaz ez gordetzeagatik.

Nola egin dezaket kalkulu orri bat?

Kalkulu orri bat sortu.

Ireki karpeta bat Google Driven.

Egin klik “Berria” botoian.

Hautatu “Google kalkulu orriak”.

Kalkulu orri berri bat sortuko da, datuak sartzen hasteko prest.

Kalkulu orri bat izendatu

Egin klik kalkulu orriaren goiko izenaren eremuan.

Idatzi izen berri bat, gero sakatu “Enter” tekla.

Automatikoki, fitxategiari izen berria ematen zaio.

Gorde eta itxi

Interneterako konexioa dagoen guztietan, Google Kalkulu Orriek automatikoki gordeko dute lana.

Txantiloi bat erabiliz kalkulu orri bat sortu

Aurrekontu bat, kronograma bat edo egutegi bat egin behar baduzu, kalkulu orrien txantiloietako bat hauta dezakezu, zerotik hasi beharrean.

Horretarako, “Berria” botoian klik egin eta, ondoren, Googleren kalkulu orrien ondoan klik egin besterik ez duzu egin behar. Txantiloien galeria ikusiko duzu, hainbat kategoriatan antolatuta baitaude. Hautatu behar duzuna eta sortu kalkulu orri bat erabiltzeko prest dagoen txantiloi horretatik abiatuta.

Kalkulu orria partekatu

Fitxategia beste pertsona batzuekin partekatu nahi baduzu editatu edo, besterik gabe, ikusi ahal izateko, aukeratu partekatu nahi duzun fitxategia eta egin klik goian, ezkerrean dagoen “Partekatu” botoian.

Sartu fitxategia partekatu nahi duzun pertsonen posta helbidea.Erabiltzaileek artxiboan izango duten rola erabakitzeko, aukeratu Irakurlea, Iruzkingilea edo Editorea.

Eta, azkenik, erabaki pertsonei mezu bat bidalita jakinarazi nahi diezun.

Prest! Orain orria prest dago beste pertsona batzuek erabilil ahal izateko.

Kalkulu orriei buruz gehiago jakin nahi baduzu, KZguneak ikastaro ezin hobea du zuretzat. “Google kalkulu orriak. Sortu eta editatu zure kalkulu orriak” ikastaroan programak horrek dituen funtzioak ikusiko dituzu eta kalkulu orri bat sortzen eta editatzen ikasiko duzu. Gainera, zure orria nola partekatu eta beste pertsona batzuekin edozein lekutatik lankidetzan nola aritu ikasiko duzu.