Biltegiratze hodei egokia aukeratzeak alde handia egin dezake. Drive-n menpe egoteaz nekatu bazara, gaur dakargun Blog-a gustokoa izango duzu. Sarrera honetan, bost hodei biltegiratze zerbitzu azalduko dizkizugu eta horrela zure bizitza modu ezustean erraztuko dizute.

Gaur, KZgunean, Drive-n alternatibak izango ditugu zure fitxategiak, irudiak, dokumentuak… biltegiratzeko.

Dropbox

Dropbox hodei biltegiratze plataforma bat da eta bere webgunetik fitxategietara sartzeko aukera ematen du. Gainera, ordenagailuan programa bat instalatzeko aukera ematen digu, Dropbox disko gogorrean karpeta gehigarri gisa agertuz.

Dropbox-ek 2 GBko biltegiratze doakoa eskaintzen du eta kapazitatea handitzeko aukera ematen digu ordaindu ezkero.

pCloud

pCloud Drive eta Dropbox-en antzeko hodei biltegiratze zerbitzua da. 2 GBko hasierako biltegiratze doakoa eskaintzen du, eta 10 GB-ra handitu daiteke urrats erraz batzuk betez. Posta elektronikoa egiaztatzearekin, fitxategi bat igo, aplikazioa ordenagailuan instalatu, mugikorrean instalatu, babeskopia aktibatu eta erabiltzaile berriak gonbidatu ditzakezu.

Microsoft OneDrive

OneDrive Microsoft-en hodeiko biltegiratze aukeretariko bat da. 15 GBko hasierako biltegiratzearekin, 15 GB gehiago lor ditzakezu doan hainbat promozioen bidez. Google Drive-ren antzekoa da, dokumentuak editatu, ikusi eta partekatzeko aukera ematen baitu Office-en sare bertsioaren bitartez. Biltegiratzea handitzeko aukerak daude harpidetzaren bidez noski.

TeraBox

15 GB gutxi iruditzen al zaizu?
TeraBox-ek TB 1-eko biltegiratze doakoa eskaintzen du. Google Drive, OneDrive eta Dropbox-en alternatiba da, eta edozein gailutatik fitxategietara sartzeko aukera ematen du. Gainera, TeraBox-ek fitxategiak urrunetik kargatzeko aukera ematen du HTTP(S) estekak, magnet edo torrent-en bidez, fitxategi handiak deskargatu beharrik gabe transferitzeko erraztasuna eskainiz.

Prime Photos

Prime Photos Amazon-ek Amazon Prime-ko kideentzat eskaintzen duen hodeiko biltegiratze zerbitzua da. Prime Photos-ekin, kideek argazkiak eta bideoak biltegiratu ditzakete bereizmen osoan, mugarik gabe. Gainera, 5 GBko biltegiratzea dago bideoentzat. Zure argazki eta bideoetara edozein gailutatik sartu zaitezke, mugikorreko aplikazioaren, webgunearen edo mahaigaineko aplikazioaren bidez.

Hodeien mundu zoragarriaz gehiago jakitea interesatzen zaizu? KZguneako ikastarora gonbidatzen zaitugu. Informatika hodeian. Ezagutu zer den hodeia.