Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur, ostiral goizero bezala, auzoan ibilalditxo bat egitera atera naiz eta Amaiarekin, KZguneko nire ikastaroetako lagunarekin, topo egin dut. Kezkatuta aurkitu dut eta ea zer gertatzen zitzaion galdetu diot. Orduan, mapa aplikazioak erabiltzen saiatzen den bakoitzean, hasieran baino galduago amaitzen duela azaldu dit.
Nire laguna lasaitzen saiatu naiz, eta joan den astean Donostira medikuarengana joan behar izan nuela kontatu diot, eta Google Maps erabiliz arazorik gabe iritsi nintzela.
- Autobus geltokira iritsi eta Donostia Ospitalea bilatu nuen Google Mapsen.
- “Argibideak” eman eta “Garraio publikoa” hautatu nuen.
- Zein autobus linea hartu behar nuen eta zenbat denboran iristen nintzen esan zidan.
- Noiz jaitsi behar nuen ere esan zidan!
Amaiak hori guztia egiten non ikasi dudan galdetu dit, eta beti bezala KZgunean esan diot. Google Maps aditu gisa erabiltzen irakasten dizuten ikastaro bat dute.
Horixe zen Amaiak behar zuena eta ikastaroan izena eman du! Oraindik ez badakizu Google Maps nola erabili, KZgunean hitzordua eska dezakezu eta lagunduko dizute.
Sar ezazu zure iruzkina