Sare sozialek eta hitzorduen appek erabat aldatu dute harremanak izateko modua, gainera jendea ezagutzeko aukera eman digute, distantzia kontuan hartu gabe. Baina, aldi berean, arriskuak eta engainuak ere ekarri dituzte, hala nola Catfishing deitzen den iruzurra. Engainu hau gertatzen da, norbaitek sare edo hitzorduen aplikazioetan profil faltsu bat sortzen duenean beste pertsona bat engainatzeko, asmaturiko argazki eta informazioarekin, emozionalki manipulatzeko edo baita dirua ateratzeko helburuarekin.
Catfishing terminoa Catfish (2010) dokumentalaren ondoren egin zen ezagun. Bertan, Nev Schulmanek Megan izeneko neska gazte batekin interneten harreman bat nola hasi zuen kontatzen du. Geroago identitate erabat faltsua zuen adineko emakume bat zela deskubritu zuen.
Nola funtzionatzen du iruzur honek?
Online munduan, Catfishing da, funtsean, norbaitek nortasun faltsu bat asmatzen duenean beste pertsona bat engainatzeko. Engainu mota honek kalte emozional handia eta arazo ekonomikoak ere eragin diezazkieke tranpan erortzen direnei.
Catfishing iruzurra urratsez urrats:
Iruzurgileek ondo antolatutako plan bati jarraitu ohi diote, biktimen konfiantza bereganatzeko eta haietaz baliatzeko. Profil faltsu bat sortzen hasten dira, eta, pixkanaka, lotura emozional bat ezartzen dute biktimikekin, hauen erabakietan eragiteko bezain indartsua.
Nortasun faltsu bat sortzea: Iruzurgileak profil faltsu bat egiten du sare sozialetan edo hitzorduen aplikazioetan, lapurtutako irudi eta datu pertsonalak erabiliz sinesgarritasun handiagoa emateko.
Lehen kontaktua: Mezu pribatuen edo adiskidetasun eskaeren bidez, iruzurgileak biktimaren arreta erakarri nahi du, haren interesa edo jakin mina piztuz.
Harremanaren eraikuntza: Pixkanaka, lotura emozional bat sortzen du iruzurgileak, etengabeko solasaldien eta xehetasun pertsonalen bidez (berez faltsuak direnak). Konexio hori, modu pribatuan gertatzen da bakarrik, iruzurgileak beti baitu aitzakia bideo deiak ez egiteko edo aurrez aurre ez ikusteko.
Manipulazio emozionala: Biktimaren konfiantza eta enpatia bereganatzeko, istorio tristeak kontatzen ditu, hala nola osasun arazoak edo familia tragediak.
Dirua edo mesedeak eskatzea: Harremana ezarrita dagoenean, iruzurgilea laguntza eskatzen hasten da, ia beti dirua, larrialdi medikoak dituelako, zorrak dauzkalako edo beste egoera larriak bezalako aitzakiekin. Argazki edo bideo intimoak ere eska ditzake, gero sextorsio bidezko xantaia bezala ezagutzen dena egiteko.
Garratzitsua da gogoratzea inoiz ez dela eduki pribaturik partekatu behar ezezagunekin, ezta diru transferentziarik egin ere.
Nola babes zaitezke Catfishing jasateaz
Zaindu zure informazio pertsonala: Ez partekatu inoiz datu pribaturik, hala nola zure helbidea, telefono zenbakia edo banku informazioa Interneten bidez bakarrik ezagutzen duzun norbaitekin.
Egiaztatu profil susmagarriak: Egin irudien alderantzizko bilaketa profileko argazkiak internetik lapurtuak diren ikusteko.
Doitu zure sare sozialen pribatutasuna: Berrikusi nork ikus dezakeen argitaratzen duzuna eta mugatu ezezagunentzako sarbidea. Horrek zuri buruzko informazioa biltzeko eta ondoren engainatzeko erabiltzeko arriskua murrizten du.
Ez erori presakako diru eskaeretan: Hartu zure denbora beste pertsona ondo ezagutzeko eta, batez ere, ez bidali inoiz dirurik internetetik bakarrik ezagutzen dituzun pertsonei.
Salatu profil susmagarriak: Profil bat faltsua dela uste baduzu edo iruzur egiten saiatzen ari dela uste baduzu, egizu salaketa plataforman, pertsona gehiago engainatzen jarrai ez dezan.
Sar ezazu zure iruzkina