Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur ostiral goizero bezala, Iñakirekin, KZguneko ikastaroetako ikaskidearekin, gure auzoko kafetegian kafe bat hartzeko geratu naiz.

Orduan, gaur goizean mugikorra gehien behar nuenean, bateriarik gabe geratu naizela kontatu diot. Iñakik, hurrengo aldian hori saihesteko moduak daudela esan dit.

1. Pantailaren distira

Mugikorraren “Ezarpenetatik” “Pantailaren distira” atalean sartu behar duzu, eta maila baxuagoan doitu, hainbeste bateria kontsumi ez dezan.

2. Bigarren mailako aplikazioak

Behar ez dituzun eta bigarren mailan dituzun aplikazioak ere itxi ditzazkezu, nahiz eta ez erabili, kontsumitzen jarraitzen dute.

3. Jakinarazpenak

“Doikuntzetan” sartu eta gutxien erabiltzen dituzun aplikazioen jakinarazpenak desaktibatu , hauek ere bateria kontsumitzen baitute.

4. Haririk gabeko konexioak

Eta erabiltzen ez badituzu, haririk gabeko konexioak desaktiba ditzazkezu, hau da, WIFI-a edo Bluetooth-a.

Nik egia esan, ez nekien hori guztia kontrola nezakeenik, eta Iñakiren aholku guztiak egokitu ahal izan ditut une horretan bertan.

Gainera, Iñakik poltsan bateria eramangarri bat eramatea ere gomendatu dit, eta horrela mugikorra edozein lekutan kargatu dezaket.

Hau zen behar nuena eta dagoeneko bateria eramangarria ere badaukat! Oraindik ez badakizu mugikorreko bateria nola aurreztu, hitzordua eska dezakezu KZgunean eta lagunduko dizute.

KZgunean zure zain gaude!