Gaur KZgunean, gai erabilgarri bat ekartzen dizugu: BAKQ, Clave Iraunkorra eta PIN Clave-ren arteko ezberdintasunak.
Inoiz blokeatu al zara tramitazio bat eginterakoan zein identifikazio-sistema erabili ez jakiteagatik? Ez kezkatu! Denok izan dugu horrelako esperientziaren bat.
Garai digitalean, zerbitzu publikoetara azkar eta seguru sartzea ezinbestekoa da, baina aukera asko daudenez, normala da pixka bat galduta sentitzea. Horregatik, sarrera honetan sistema bakoitza modu argi eta errazean azalduko dizugu.
Zer da BakQ?
Imajinatu tramitazio bat egin nahian ari zarela online, adibidez: laguntza bat eskatu edo Osakidetzako osasun-karpeta kontsultatu nahi duzula eta bapatean identifikatzeko eskatzen dizute. Hemen sartzen da BakQ-a.
BakQ-a pasahitz bat eta zure mugikorrera SMS bidez heltzen zaizun kode bat da. Sarean zerbait erosten duzunean bidaltzen dizuten zenbakiaren antzekoa da, baina kasu honetan, erosteko erabili beharrean, Administrazioarekin, diputazioarekin, udalarekin… tramiteak egiteko erabiltzen da, adibidez, ziurtagiri bat eskatu edo isuna kontsultatzeko.
Nola funtzionatzen du?
- Hautatu BakQ aukera egin nahi duzun trámitearen web orrian.
- Sartu zure NAN eta pasahitza (KZguneak BakQren tramitazioa eskaintzen du bere zerbitzuetan. BakQ lortzeko, hitzordua eskatu eta KZguneako zentro batera joan behar duzu presenzialki).
- SMS bat jasoko duzu kode batekin. Sartu web orrian azkeneko lau zenbakiak, eta listo! Barruan zaude.
Zer da Clave Iraunkorra (Permanente)?
Giltza nagusi bat da Administrazioarekin tramiteak online egiteko. Clave Iraunkorra zure erabiltzailea eta pasahitza finkoak dira (aukera honek ez du behar denboraldi-koderik) eta zerbitzu publiko guztietara sartzeko erabiltzen da, hala nola Segurtasun Soziala, Ogasuna edo SEPE.
Nola funtzionatzen du?
- Erregistratu Cl@ve sisteman (identitatea egiaztatzea zaildu egin daiteke; bideo-deien bidez, gutun baten bidez edo presenzialki egin daiteke).
- Aukeratu erabiltzaile-izena eta pasahitza (gogoratzeko erraza baina segurua den zerbait).
- Tramite bat egin behar duzun bakoitzean, sartu zure erabiltzailea eta pasahitza, posta elektronikora sartzen zarenean bezala.
Zer da PIN Clave-a?
PIN Clavea “lasterbide” bat da Administrazioarekin tramiteak online egiteko. 4 zenbakiko kode bat da (zure banku-txartelaren PIN kodea bezala), eta zerbitzu publikoetara azkar sartzeko aukera ematen du, zailtasunik gabe.
PIN Clave-arekin, QR kode bat erabiltzeko aukera dago, mugikorretik errazago egin ahal izateko.
Nola funtzionatzen du PIN Clave-ak QR kodearekin?
- Deskargatu Cl@ve PIN aplikazioa:
- Bilatu Cl@ve PIN aplikazioa App Store (iPhone) edo Google Play (Android) dendan.
- Instalatu zure mugikorrean.
- Erregistratu aplikazioan:
- Ireki aplikazioa eta jarraitu erregistratzeko pausoak. Beharrezkoa izango da:
- Zure NANedo NIE.
- Posta elektroniko bat eta mugikorreko zenbaki bat.
- Egiaztatu zure identitatea.
- Ireki aplikazioa eta jarraitu erregistratzeko pausoak. Beharrezkoa izango da:
- Aukeratu zure PIN kodea:
- Erregistratu ondoren, aplikazioak 4 zenbakiko kodea aukeratzeko eskatuko dizu. Aukeratu gogoratzeko erraza den zerbait, zure urtebetetze-urtea edo zure zenbaki gogokoena, adibidez.
- Erabili QR kodea sartzeko:
- Ordenagailutik tramite bat egin nahi duzunean:
- Hautatu PIN Clabe aukera.
- Ordenagailuaren pantailan QR kode bat agertuko da.
- Ireki Cl@ve PIN aplikazioa zure mugikorrean eta eskaneatu kode hori kamerarekin.
- Sartu zure 4 zenbakiko PIN kodea aplikazioan.
- Ordenagailutik tramite bat egin nahi duzunean:
KZgunean bizitza errazten dizugu: ikastaro praktikoa daukagu (BAKQ Ziurtagiria) eta tutoritza pertsonalizatuak egiten ditugu gako digital hauek ulertzen eta erabiltzen laguntzeko. Ez geratu atzean eta ikasi tramiteak online eginten zailtasunik gabe!
Sar ezazu zure iruzkina