Gaurko sarreran azalduko dizugu nola eskaneatu irudiak edo dokumentuak Google Drive erabiliz, beste aplikaziorik behar izan gabe. Funtsean, eskaneatu eta zuzenean PDF formatuan gorde ditzakezu. Funtzio honek mugikorraren kamara erabiltzen du.

Dokumentuak eskaneatzeko funtzioa erabiltzen duzun baikotzean, Google Drivek dokumentua aztertu egiten du eta ustez eskaneatu nahi zenuena automatikoki moztu eta eskaneatzen du. Ebakinak konbentzitzen ez bazaitu, ez kezkatu, eskaneatzea errepikatu dezakezu edo eskuz doitu mozketa tamaina.

Google Drive

Egin behar duzun lehenengo gauza Google Drive aplikazioa zure mugikorrean irekitzea da.

Gero, edozein ataletan, sakatu “+” (Sortu) botoia, zure Drive unitateari fitxategiak eta dokumentuak gehitzeko balio duena. Dokumentua zein karpetan gorde nahi duzun baldin badakizu, hasi aurretik sar zaitezke bertan. Horrela ez duzu mugitu beharko.

“Sortu” ikonoa ukitu ondoren, menu bat ikusiko duzu pantailaren behealdean, hainbat aukerarekin. Hemen, hautatu “Eskaneatu”, karpeta sortzeko edo fitxategi bat igotzeko aukeren ondoan dagoen botoia. Google Driveren barruan kamera bat irekiko da. Eskaneatu nahi duzun dokumentura edo irudira apuntatu eta argazkia botatzeko botoia ukitu besterik ez duzu egin behar (behean dagoen botoi biribila). Benetan erraza!

Hartu berri duzun argazkiaren aurrebista ikusiko duzu. Nola geratu den gustatzen bazaizu eta Google Drivek dokumentua detektatzea nahi baduzu, sakatu onartzeko botoi urdina. Baina argazkia lausoa atera bada edo konbentzitzen ez bazaitu, gezia ezkerrerantz jo dezakezu errepikatzeko.

Segundo batzuk irudia aztertzen eman ondoren, Google Drivek eskaneatzearen emaitza erakutsiko dizu. Pantailan hainbat aukera eta botoi ikusiko dituzu emaitza doitzeko.

  • Dokumentuaren izena ikus dezakezu, eta bertan klik eginez gero, alda dezakezu.
  • Ebakitzeko aukerari esker, eskuz aukeratu dezakezu nola ebaki nahi duzun dokumentua edo irudia eskaneatu aurretik.
  • Kolore paletarekin, irudiaren koloreak doitu ditzakezu: zuri-beltza, kolore normala edo koloretako marrazkia aurkeren artean.
  • Goian eskuinean dauden hiru puntuek, menu bat irekitzen dute, hainbat aukerarekin: ezabatu eskaneatutako orria, aldatu izena, biratu edo joan doikuntzetara…
  • “Gehi” sinboloak eskaneatze menura eramaten zaitu berriro, dokumentuari orrialde gehiago eransteko.

Eskaneatzeak konbentzitzen ez bazaitu, arazorik gabe errepika dezakezu kargatzeko botoiarekin. Dena ondo badago, egiaztatu eta gorde eskaneatutako dokumentua egiaztatzeko botoia sakatuz.

Dena nahi duzun bezala daukazunean, sakatu baieztatu botoia eta ondoren gordetzeko pantailara pasatuko zara. Hor alda dezakezu berriro eskaneatu zenuen PDFaren izena, eta aukeratu zein karpetatan gorde nahi duzun. Dena prest dagoenean, sakatu Gorde eta listo!

Google Drive azken aldian gehien hazi den tresnetariko bat da.Tresna horren bidez, zure fitxategiak Googleren zerbitzari batean gordeko dituzu, edozein gailutatik eskuragarri egon daitezen eta beste pertsona batzuek horiekin lan egin ahal dezaten. “Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak” ikastaroan, tresna horren hastapenak ikasiko dituzu, online fitxategiak sortu, kargatu eta partekatzeko.