Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur ostiral goizero bezala, Iñakirekin, KZguneko ikastaroetako ikaskidearekin, gure auzoko kafetegian kafe bat hartzeko geratu naiz.

Astea nola joan zaidan kontatzen ari nintzaiola, jakinarazpen bat iritsi zait telefonora. Orduan, nire smartphonea hartu eta Iñakiri WhatsApp-eko taldera zer iritsi zaidan erakutsi diot.

Mezuak zioenez, Bilbotik uda honetarako hegaldi guztiak bertan behera utzi dituzte, ingurumenagatik dela eta oporrak nahi zituenak har zezala bizikleta. Zelako dezepzioa sentitu dudan, nik dagoeneko Malagara lagunekin joateko hegaldia erreserbatuta neukan!

Orduan Iñakik, ziurrenik beste deepfake bat izango zela esan dit, eta albiste faltsuak antzemateko aholku hauek gomendatu dizkit.

  • Egia balitz, egunkari guztietan egongo litzateke, ez bakarrik WhatsApp-eko taldean.
  • Bideoaren ahotsa robotikoa da eta bideoan agertzen den pertsonaren keinuek ez dute bat egiten. Oso litekeena da IA baten lana izatea.
  • Iturria beti egiaztatu behar da; hedabide arraro batek esaten badu, agian ez da erreala izango.
  • Bilatu informazioa Interneten, eta beste inork esaten ez badu, faltsua izan daiteke.
  • Egia den ez badakizu, ez partekatu informaziorik.

Eskerrak albistea faltsua zela egiaztatu ahal izan dugun, udan pedalei eragiten ikusten nuen neure burua, baina hobe hegazkinez!

Hau zen behar nuena, lagunei albiste faltsua dela esango diet eta Iñakik esan didan bezala, interneten dir-dir egiten duen guztia ez dela egia! Oraindik ez badakizu albiste faltsuak  nola detektatu, hitzordua eska dezakezu KZgunean eta lagunduko dizute.

KZgunean zure zain gaude!