Lingoclip eta YouGlish
Aspertu egiten al zara hizkuntzak ikasteko modu tradizionalekin?
Gaur, KZguneatik hizkuntzak ikastea errazagoa eta dibertigarriagoa egingo dizuten bi tresna berritzaile eskaintzen dizkizugu.
Imajina ezazu Ingelesa (edo beste edozein hizkuntza) hobetzen duzula zure abesti gogokoenak kantatzen dituzun bitartean, gainera jatorrizko hiztunek hitz zailak benetan nola ahoskatzen dituzten ikasi ahalko duzula.
Lingoclip eta YouGlish-ekin hizkuntzak ikasteko prozesua dinamikoa eta dibertigarria egiten da. Horrela ikastea eraginkorra dela esan dezakegu, errazago gogoratzen bait dira hitzak eta esaldiak.
Gauzarik onena? Ez duzu aditua izan behar, ondo pasatzeko gogoak eta ikasi nahia besterik ez da behar!
Lingoclip: Hizkuntzak ikasi abesten
Ingelesa, frantsesa edo beste edozein hizkuntza ikasi zure abesti gogokoenak kantatzen. Hori da Lingoclip-ek eskaintzen duena: web eta app berritzaile honek musika zure hizkuntza irakasle onenean bihurtzen du.
Nola funtzionatzen du?
Lingoclip-ek abestien letrak modu interaktiboan erabiltzen ditu: abestia entzuten duzun bitartean, app-ak letra erakusten du denbora errealean, soinua duten hitzak nabarmenduz. Baina ez da horretara mugatzen:
- Bete hutsuneak: Karaoke adimendun batek bezala, app-ak hitz batzuk ezkutatzen ditu jolas baten gixara zuk bete ditzazun.
- Ikasi hiztegia: Sakatu edozein hitz bere itzulpena eta ahoskera ikusteko.
- Erronka modua: Gramatika eta hiztegi ariketak egitea abestietan oinarrituta.
Zerrenda aspergarriak memorizatu beharrean, errepikapenak, erritmoak eta esaldiak buruz ikasten dituzu, ahaleginik egin gabe. Zure artista gogokoenaren abesti guztiak dakizkizunean bezala da, baina gainbotere linguistikoekin!
YouGlish: “YouTube-a” ahoskera bertako bat bezala menderatzeko
Inoiz pensatu al duzu: Nola demontre esaten da hitz hau ingelesez? (edo frantsesez, gaztelaniaz, italieraz…). YouGlish da erantzuna: Youtubeko bideoak erabiliz, bilatzaile adimendun batek hitz edo esaldi dezberdinak nola esaten diren irakasten dizu egoera errealak erabiliz.
Nola funtzionatzen du?
- Idatzi hitz bat edo esaldi bat bilatzailean (adibidez: “thorough” edo “je ne sais quoi”).
- YouGlish-ek YouTube-ko bideoak erakusten dizkizu, jatorrizko hiztunek hitz hori esaten dituztenak —elkarrizketetatik tutorialetaraino—.
- Entzun, errepikatu eta konparatu: Ikertu abiadura eta salto egin adibide ezberdinen artean.
Sar ezazu zure iruzkina