Gaur KZgunean sorkuntza digitala iraultzen ari den tresna bat ekartzen dizugu: Sumo.app. Plataforma honek diseinu grafikoa, musika-sorkuntza, bideo-editorea eta askoz gehiago uztartzen ditu, zure ideiei bizia emateko behar duzun guztia. Jakin nahi duzu nola lagun diezazuken zure proiektuak eraldatzen? KZgunean suite zoragarri honek eskaintzen duen guztia kontatuko dizugu.
Sumoren tresna nabarmenenak:
- Sumopaint: Irudi eta marrazketa editore bat da, erabiltzaileei euren sormena detailez adierazteko aukera ematen diena. 300 pintzel baino gehiago, forma geometrikoak, geruza-editorea eta efektu aurreratuak ditu. Ilustratzaile profesionalentzat nahiz hasiberrientzat egokia da eta interfaze erraza dauka denbora gutxian pieza konplexuak sortzea ahalbidetzen duena.
- Sumotunes: Musika zure pasioa bada, Sumotunesek konposizio esperientzia erraz bat eskaintzen du. Instrumentu birtualekin, loop musikalekin eta soinu-efektuekin abestiak sor ditzakezu, baita existitzen diren pistak berremixeatu ere. Musikari zein sormen-irtenbide bat bilatzen dutenentzat perfektua da.
- Sumo3D: Hiru dimentsioko sorkuntza maila berri batera eramaten du. Objektuak eta egiturak modelatzeko tresna da, testurak aplikatzeko aukerarekin.
- Sumocode: Ikasi programatzen eta sortu zure aplikazioak edo jokoak kode-ingurune intuitibo honetan.
- Sumophoto: Zure argazkiak segundotan hobe itzazu filtro, doikuntza azkar eta efektuekin. Kolore-zuzentzea, mozketak eta argazkiak argitaratzeko prest uzteko tresna idealak ditu.
- Sumoaudio: Grabatu, moztu eta editatu zure audio-fitxategiak profesionalen
gisa, audio bakoitzaren beharretara egokitutako tresnekin.
- Sumovideo: Konbinatu bideo-zatiak, irudiak eta soinuak bideo ikusgarriak sortzeko tresna intuitibo honekin. Bere interfaze sinpleari esker, erraz editatu ditzakezu transizioak edo testuak, baita efektuak gehi ditzakezu ere.
- Sumopixel: Sortu pixel-art edo GIF animazio dibertigarriak editore honekin.
Ez duzu ezer instalatu behar. Denak sarean funtzionatzen du eta edozein gailutatik erabil daiteke. Gainera, interfazea hain da intuitiboa, minutu gutxitan sortzen hasiko zarela!
Sumo.app ezagutzen ez bazenuen orain da momenturik egokiena bere eskaintza guztia ezagutzeko. KZguneatik tresna hau zurekin partekatzeaz pozik gaude, baina gure “Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin” ikastaroarekin zure argazki proiektuetan hobekuntza nabarmena egin dezakezula uste dugu. Ausartu eta animatu!

Sar ezazu zure iruzkina