Zure telebistaren erabilera esperientzia hobetzeko, gaur KZguneatik USB atakak eskaintzen dizkizun funtzioak gomendatu nahi dizkizugu. Seguru batzuk dagoeneko ezagutzen dituzula, eta beste batzuk ordea, ustekabean harrapatzen zaituztela.
Android TV duen telebista baten USB ataka askotan oharkabean pasatzen den elementu bat da, baina hainbat erabilgarritasun ere baditu, hala nola biltegia zabaltzea, multimedia edukia erreproduzitzea, teklatu bat konektatzea… Sarrera honetan dena azalduko dizugu!
Multimedia edukien erreprodukzioa
USB atakak Android TV-n duen funtzio ezagunenetako bat multimedia fitxategiak erreproduzitzea da. Pendrive edo disko gogor bat konekta dezakezu zure telesail, film, musika edo argazkiekin, eta zuzenean erreproduzitu telebistan, streaming zerbitzuen mende egon gabe.
Gailuak kargatzea
USB atakak beste gailu elektroniko batzuk kargatzeko elikatze iturri gisa balio dezake. Hau erabilgarria izan daiteke entxufe gutxiko gela batean zaudenean. Kontuan izan karga abiadura ez dela ohiko kargagailu batekin bezain azkarra izango.
Biltegiratzea zabaltzea
Telebista askok barne memoria mugatua dute, eta hori arazo bat izan daiteke aplikazio asko deskargatzen badituzu edo multimedia edukia gordetzen baduzu. Konpondu ahal izateko, konektatu USB memoria edo kanpoko disko gogorra, eta konfiguratu barne biltegiratze gisa.
Gailu elektronikoen konexioa
Teklatuak, saguak eta bideojokoen aginteak bezalako gailuak konekta ditzakezu USB atakaren bidez. Horren ondorioz, zure telebistan idaztea edo Interneten nabigatzea askoz erosoagoa izan daiteke.
Kamerak konektatu
Zure telebistatik bideokonferentziak egin ahal izateko, kamera bat konekta dezakezu USB atakaren bidez eta Skype edo Google Meet bezalako aplikazioak erabil ditzakezu zure Android TV-an. Aukera ezin hobea da etxetik bilerak pantaila handi batean egiteko.
Firmwarea eguneratzea
Zure telebistak automatikoki eguneratzeko arazoak baditu, firmwarea webgunetik eskuz deskargatu dezakezu, USBan gorde eta telebistaren konfiguraziotik egin dezakezu eguneratzea. Zure gailuak eguneratuta edukitzea oso garrantzitsua da akatsak konpontzeko eta egonkortasuna hobetzeko.
Trikimailu horietako bakoitzak esperientzia osoagoa eta eraginkorragoa emango dizu. Portu txiki horrek potentzial handia du, eta askotan ez da nabaritzen.
Sar ezazu zure iruzkina