Gaur egun merkatuan produktu adimendun asko ditugu eskura, bizitza hainbat alderditan erraztuko digutela agintzen digutenak. Sukalde adimendunak, bonbilla adimendunak, alarma adimendunak, erloju adimendunak, telebista adimendunak… baina, entzun duzu eraztun adimendunei buruz hitz egiten? Eraztun adimenduna, funtsean, zure mugikorrera konektatzen den eta sentsore batzuk erabiliz informazioa bidaltzen dion eraztuna da. Eraztun adimendunak gainean eraman dezakezun teknologiaren etorkizuna dira, hau da, wearable izenez ezagutzen direnak. Erloju adimentsuak bezain ospetsuak ez badira ere, badirudi etorkizun ona datorkiela hemendik aurrera.

Pentsatuko duzunez, eraztun adimenduek smartwatch baten antzeko gauzak egiten ditu, baina pantailarik gabe. Hori bai, eraztun huetako bat erabili nahi baduzu, aplikazio bat jaitsi beharko duzu telefonoan konfiguratzeko.

Txikiak diren arren, eraztun hauek parametro pila bat neur ditzakete: zure bihotz erritmoa, odoleko oxigenoa, nola lo egiten duzun, estresak jota zauden, egunean zenbat mugitzen zaren edo ibiltzen duzun , eta gorputzeko tenperatura ere neur dezake.

Eraztun adimendunak

Eraztun adimendun batekin egin ditzakezun gauzarik baliagarrienetako batzuk:

Dendetan ordaindu, NFCri esker hurbiltze hutsarekin. Apple Pay, Google Pay edo zure ordainketa aplikazio gogokoenarekin bakarrik konektatzen duzu, eta listo! Hurbildu eraztuna datafonora eta ordaindu mugikorra edo txartela atera gabe.

Ikusi osasunari eta ariketa fisikoari buruzko datuak. Smartwatch batean bezala, zure bihotz-erritmoa, odoleko oxigenoa, erretzen dituzun kaloriak eta gehiago azter ditzakezu. Batzuek kontrol bat eramaten ere laguntzen dizute osasun arazoren bat baduzu.

Zure online segurtasuna hobetzea. Eraztuna bi urratseko egiaztapen metodo gisa erabil dezakezu, zure kontuetan sartzeko. Sarraila elektronikoak edo zure autoa desblokeatzeko modu berri gisa ere balio dizu, funtzio hau, eraztunaren modeloaren arabera.

Zure lo orduak kontrolatu. Eraztuna jantzita lo egitean (erlojua baino erosoagoa da), nola lo egiten duzun, nola arnasten duzun eta gauez asko mugitzen zaren jakin dezakezu. Oso erabilgarria da ordulariarekin lo egitea kostatzen bazaizu.

Nola funtzionatzen du eraztun adimentsu batek?

Eraztun adimendunek sentsoreak, konektagarritasuna eta softwarea nahasten dituzte, apaintzeko eraztun soil baten itxura baino askoz gehiago eman dezaten. Mota guztietako sentsoreak dakartzate: horri esker, zenbat mugitzen zaren, zure osasuna nola dagoen eta gehiago jakin dezakezu. Eraztuna zure mugikorrera konektatzen da (ia beti Bluetooth edo NFC bidez) informazio guztia bidaltzeko. Erabiltzeko, beharrezkoa da aplikazio bat deskargatzea. Bertan, datu horiek guztiak ikusiko dituzu, osasun edo ariketa helburuak jarri ahal izango dituzu, eta motibazioa izango duzu gimnasiora joateko edo kirol gehiago egiteko.

Gainera, eraztun horiek urarekiko eta izerdiarekiko erresistenteak izaten dira, eta, beraz, ondo jasaten dute egunerokotasuna.

Gero eta gehiago erabiltzen dugu mugikorra entretenimendurako metodo gisa, eta aplikazioak eskuragarriago eta erabilgarriago egin dituzte adinekoentzat, hainbat alderditan lagunduz, hala nola osasunean, ariketa fisikoan eta burukoan edo entretenimenduan. Ezagut itzazu mugikorra erabiltzeko, lokalizaziorako, entretenimendurako eta osasunerako aplikaziorik onenak. Ikas ezazu oinarrizkoena erabiltzen “Zure egunerokotasuna hobetuko duten aplikazioak” ikastaroan.