Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur, ostirala, aste honetako lanak amaituta nituela, tarte txiki bat nuen mugikorrean nituen mezu batzuei erantzuteko, baina ezin nuen WhatsApp-a ireki, denbora asko behar nuen irekitzeko. Bideoek ere ez zuten kargatzen eta ezin nuen mugikorrarekin ezer egin.

Orduan KZgunera joatea bururatu zait, han beti laguntzen didate. Goizero bezala, Leire zegoen, gure auzoko KZguneko hezitzailea. Beti bezain atsegin, zer behar nuen galdetu dit, eta nire mugikorra azken aldian oso motel doala esan diot, eta ea zer gertatzen ote zitzaion galdetu diot.

Leirek gauza asko izan daitezkeela erantzun dit, baina nire mugikorrak hobeto funtziona dezan aholku batzuk eman dizkit:

    • Ezabatu erabiltzen ez diren app-ak, lekua hartzen dute eta memoria kontsumitzen dute.
    • Ezabatu beharrezkoak ez diren fitxategiak, bikoiztutako argazkiak, ikusi diren bideoak…
    • Bigarren planoan irekita dauden aplikazioak ixtea. App askok funtzionatzen jarraitzen dute, konturatu gabe.
    • Mugikorra noizean behin berrabiarazi, mugikorrek ere atseden hartu behar dute.
    • Sistema eta aplikazioak eguneratzea, eguneratzeek erroreak zuzentzen dituzte eta errendimendua hobetzen dute.
    • App garbitzaile bat erabiltzeak mugikorra garbi mantentzen lagunduko du.

Horrez gain, Leirek KZgunean duten mugikorren mantentze lanei buruzko ikastaroa ere gomendatu dit.

Horixe zen behar nuena! Oraindik ez badakizu mugikorra nola optimizatu, hitzordua eska dezakezu Kzgunean eta lagunduko dizute.

KZgunean zure zain gaude!